Tobolsk
Itxura
| Tobolsk Тобольск | |||
|---|---|---|---|
| Errusiaren banaketa administratiboa | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Errusiako oblastak | |||
| Alkatea | Vladimir Mazur (en) | ||
| Jatorrizko izena | Тобольск | ||
| Posta kodea | 626128 • 626150 • 626159 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 58°11′43″N 68°15′29″E / 58.1953°N 68.2581°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 222 km² | ||
| Altitudea | 90 m | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 99.454 (2024ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 448 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 1587ko ekainaren 4a (juliotar egutegia) | ||
| Telefono aurrizkia | 3456 | ||
| Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
| Hiri senidetuak | Peja eta Surgut | ||
| tobolsk.admtyumen.ru | |||
Tobolsk (errusieraz: Тобо́льск, tɐˈbolʲsk ahoskatua; Siberiako tatareraz: Себер) Errusiako erdialdeko hiri bat da, ibai-portua, Tiumen oblastean (Mendebaleko Siberia) kokatua, Irtyx eta Tobol ibaien bilgunean. 92.880 biztanle zituen 2002an. Burdinbideen gune garrantzitsua da, eta industria (petrokimika, janaria, ontziolak, larrugintza) da ekonomia jarduera nagusia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1587. urtean sortu zuten hiria, eta Siberia konkistatzeko errusiarren abiapuntua izan zen hasieratik. 1708-1824. urteetan Siberiako hiriburua izan zen, eta tsarren garaietan deportaziorako gunea ere izan zen. Nikolas II.a tsarra eta haren familia hara erbesteratu zituzten.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 5.5 | 5.8 | 14.7 | 29.5 | 35.7 | 37.2 | 39.6 | 35.0 | 30.1 | 23.7 | 12.3 | 4.5 | ' |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -13.1 | -9.7 | -0.9 | 8.2 | 17.1 | 22.2 | 23.9 | 20.6 | 14.1 | 6.5 | -4.5 | -10.8 | 6.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -17.4 | -15.1 | -6.4 | 2.6 | 10.9 | 16.6 | 18.5 | 15.4 | 9.2 | 2.5 | -8.0 | -14.8 | 1.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -21.9 | -20.2 | -11.8 | -2.5 | 5.0 | 11.3 | 13.4 | 10.7 | 5.1 | -1.0 | -11.5 | -19.0 | -3.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -48.5 | -47.8 | -41.8 | -30.3 | -14.6 | -2.2 | 3.4 | -2.9 | -6.5 | -25.8 | -40.1 | -51.8 | ' |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 21.0 | 17.0 | 22.7 | 26.6 | 38.8 | 73.8 | 68.3 | 73.7 | 51.9 | 38.7 | 36.3 | 28.2 | 497 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 1 | 0.2 | 3 | 10 | 13 | 16 | 16 | 20 | 20 | 14 | 4 | 1 | 118.2 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 22 | 17 | 13 | 6 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0.4 | 6 | 17 | 22 | 105.4 |
| Eguzki orduak | 61 | 114 | 177 | 217 | 265 | 288 | 298 | 225 | 156 | 92 | 60 | 42 | 1995 |
| Hezetasuna (%) | 81 | 77 | 72 | 65 | 62 | 66 | 73 | 78 | 79 | 79 | 82 | 81 | 74.6 |
| Iturria (1): pogoda.ru.net[1] | |||||||||||||
| Iturria (2): NOAA (eguzkia, 1961-1990)[2] | |||||||||||||
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen bertoko etniak (2010eko errolda):[3]
- Errusiarrak – %76,4a
- Tatariarrak – %16,8a
- Ukrainarrak – %1,9a
- Azerbaijandarrak – %0,8a
- Besteak – %4,1a
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Errusieraz) Weather And Climate - Climate Tobolsk. .
- ↑ (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. Climate Normals for Tobolsk. .
- ↑ (Errusieraz) Итоги::Тюменьстат. .
