Todiko Marte
Itxura
| Todiko Marte | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | K.a. V. mendea |
| Mugimendua | etruriar artea |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | brontzea |
| Dimentsioak | 141 ( |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | Vatikanoko Museoak |
| Bilduma | Vatikanoko Museoak eta Gregorian Etruscan Museum (en) |
| Inbentarioa | 13886 |
Todiko Marte K.a. V. mendean datatutako etruriar estatua bat da. Gerraren jainkoa den Marte irudikatzen du, guduaren aurretik erritual bat praktikatzen ari dena.
Aurkikuntzaren tokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1835ean aurkitu zen, Montesantoko Komentuko harresien ondoan lurperatua, Perugiako probintziako Todi herritik gertu. Inguruan antzinako etruriar finkapen bat egon zen.
Egilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da ezagutzen estatua honen egilea, baina Ahal Trutitis etruriar biztanleak etruriar-greziar jainkoa den Aresi eskainitako tenpluari eman ziola ezagutzen da.
Estiloa eta ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskultura hau etruriar artekoa da, greziar eraginarekin, greziar hopliten antzera.
- Materiala: Fundizioko brontzea
- Altuera: 1,41 metro
- Ezkerreko eskuarekin lantza bat eusten du, eta katilu bat eskuinekoarekin.
- Eskaintza idazkuna (nork eman zuen azaltzen duena) unbrieraz eta etruriar alfabetoz grabatu zen.
- Kasko bat zeraman (aurkitu ez dena).
- Jatorrian idulki baten gainean zegoen (hau ere aurkitu ez dena).
- Begiak zilarrean landuak daude.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatua trabertinozko geruza artean lurperatuta aurkitu zen, eta baliteke tximista batek jo izana.
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun estatua Vatikanoko Museoetan erakusten da, eta jatorrian zeramatzan lantza eta katiluaren zatiak aparte erakusten dira.