Toka (eskultura)
Itxura
Toka (eskultura) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jose Antonio Díez de Quevedo |
Sorrera-urtea | 2017 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | metala |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′10″N 1°59′27″W / 43.30273°N 1.9909°W |
Toka izenburuko eskultura Donostiako Aiete auzoan dago, parketik gertu, eta metalezko irudi bat da. 2017an inauguratu zen. Egilea Jose Antonio Diaz de Quevedo da, JADIKU moduan sinatzen duena.
Toka joko tradizionalean erabiltzen diren metalezko barra eta fitxak azaltzen dira eskulturan, baina tamaina askoz handiagoan. Jokoan fitxak urrutitik jaurtikitzen dira eta "toka" barran jo behar dute, eta horrelaxe agertzen dira fitxa guztiak eskulturan: barra jotzen.[1]
XX. mendean bertsolari, bertso-jartzaile, korrikalari, bolari eta toka-jokalari ospetsua izan zen Manuel Matxainen omenez jarri zuen eskultura Donostiako udalak. 1916an jaio zen eta 'Aiete' ez-izenarekin sinatzen zituen bere idatziak.[2]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Matxainen sinadura goiko fitxan
-
Aurreko aldea
-
Albotik
-
Egilearen sinadura JADIKU
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Lantxabe. (2017-10-10). «‘Jadiku’ pone alas a la TOKA de Matxain» Aiete - Lantxabe - Katxola - Ayete (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibargutxi, Felix. (2017-10-13). «Una escultura en Aiete remata un año de actos de homenaje a Manuel Matxain» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).