Aiete

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aiete
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

Katxola Baserria 1.JPG

Katxola baserria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 27″ N, 1° 59′ 33″ W / 43.3075°N,1.9925°W / 43.3075; -1.9925Koordenatuak: 43° 18′ 27″ N, 1° 59′ 33″ W / 43.3075°N,1.9925°W / 43.3075; -1.9925
Aiete hemen kokatua: Euskal Herria
Aiete
Aiete
Aiete hemen kokatua: Gipuzkoa
Aiete
Aiete
Aiete hemen kokatua: Donostia erdigunea
Aiete
Aiete
Aiete (Donostia erdigunea)
Altuera 82 m.
Demografia
Biztanleria 9.478 (2004)

Aiete Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da.

Hernaniruntz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatua dago. Errepide hori oso garrantzitsua zen, XIX. mende erdialderarte Frantzia eta Madril elkartzen zituen Errege-Bidea ez baitzen Donostiatik pasatzen, Astigarraga eta Hernanitik baizik eta horren ondorioz nolabait hiri hau isolaturik geratzen zen, errepide hau funtsezkoa zelarik Donostia isolamendu horretatik ateratzeko.

Mirakontxarekin iparraldean, Amara Zaharra eta Amara Berrirekin ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorgarekin mendebaldean muga egiten du.

Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da. Beren artean loturarik ez duten zonalde desberdinak bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, Bera Bera, Oriamendi, Miramon, Puio, Melodi, Errondo, etab.

Auzo honi bertako euskaran Goiko Galtzara deitu izan zaio, handik pasatzen zelako aipatu den izen bereko Donostia eta Hernani elkartzen zituen errepidea, baina Aiete jauregia eraiki zenetik auzo guztiak izen hori hartu du.

Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.

Auzuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal Hirigintza Plan Orokorraren arabera auzoa honako auzunetan banatua dago:

Auzoaren ardatz nagusia Hernanira zihoan antzinako errepidean dagoen Aiete pasealekua da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aiete Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia