Tokugawa Ietsuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tokugawa Ietsuna

Naidaijin (en) Itzuli


Shogun


Konoe Daisho (en) Itzuli


Udaijin (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaEdoko gaztelua1641eko irailaren 7a
Herrialdea Japonia
Tokugawa shogunerria
HeriotzaEdoko gaztelua1680ko ekainaren 4a (38 urte)
Hobiratze lekuaGenyū-in Mausoleum (en) Itzuli
Familia
AitaTokugawa Iemitsu
AmaHōju-in
Ezkontidea(k)Asa no Miya Akiko (en) Itzuli
Yoshuin (en) Itzuli
Enmyōin (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaTokugawa family (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia
GraduaShogun

Tokugawa Ietsuna (japonieraz: 徳川 家綱?, 1641eko irailaren 7a-1680ko ekainaren 4a) Tokugawa shogunerriko laugarren shoguna izan zen. Ietsuna, Tokugawa Iemitsuren seme nagusia, eta, beraz, shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuren birbiloba zen.

Haurtzaroa (1641-1651)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ietsuna 1641ean jaio zen, Tokugawa Iemitsuren eta bere ohaideetako baten semea zelarik. Garai honetan, bere aita shogunak, kristauen aurkako neurri zorrotzak hartu zituen 1637ko Shimabara matxinadaren ondoren.

Shogunerriko erregeordetza (1651-1663)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Iemitsu 1651 hasieran hil zen, 47 urterekin, eta, beraz, Ietsuna, urte horretan bertan shogun izendatua izan zen. Adin nagusikoa izan arte, bost erregeordek gobernatu zuten bere tokian: Sakai Tadakatsu, Sakai Tadakiyo, Inaba Masanori eta Matsudaira Nobutsuna izan ziren garrantzitsuenak.

Bakufu Botereagatik borroka (1663-1671)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1663an amaitu zen erregeordetza ofizialki, baina, erregeordeek, oraindik, herriaren kontrola mantentzen zuten izatez, askotan, euren izenean lan eginez.

Ietsuna shoguna (1671-1680)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere agintaldian, Japoniako historian garrantzi askorik gabeko gertaerak izan ziren. 1679an, Ietsuna gaixotu egin zen, eta, beraz, bere oinordekoa zein izango zen eztabaidatzen hasi zen. Sakai Tadakiyok, Go-Sai Enperadorearen semea proposatu zuen hurrengo shogun bezala. Tokugawa klaneko kideek, berriz, Tokugawa Tsunayoshiren alde egin zuten, Iemitsu shogunaren semea eta Ietsunaren anaia txikia zena.

Ietsuna 1680an hil zen, eta hil ondorengo Genyūin izena jaso zuen.


Aurrekoa
Tokugawa Iemitsu
Shoguna
1651-1680
Ondorengoa
Tokugawa Tsunayoshi
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ietsuna Aldatu lotura Wikidatan