Edukira joan

Toledoko bista (Zuloaga)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toledoko bista
Jatorria
Sortzailea(k)Ignacio Zuloaga
Sorrera-urteaXX. mendea
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Kokapena
LekuaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
BildumaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Inbentarioa1414

Toledoko bista Ignacio Zuloagaren margolan ospetsu bat da. Bertan eibartarrak Grekoaren estiloarekin bat egin zuen. Toledo hiriaren panoramika osoa ikus daiteke argi berezi batez argituta. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikus daiteke, Madrilen. 1911 inguruan amaitu zuen.

Ez zen hau hiriaren ikuspegia azaldu zuen lehen aldia; esaterako Maurice Barrésen erretratuan antzeko panoramika ikus daiteke baina beste honetan indar guztia hiriaren gainean kokatzen da. Gaztelako paisaiak garrantzi handia izan zuen Eibarko artistaren lanetan.[1] Irudia gogorra eta latza da: hiria argiz gainezka agertzen da; atzean, zeru nahasia ikus dezakegu, leku askotan beltza, ekaitza baten itxuraz. Begetazio aztarna bakarra lehen planoaren eskuinean ikus daiteke, zuhaixka txiki batzuk. Ez da inor ikusten paisaia beldurgarri horretan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]