Tomás Ó Criomhthain

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tomás Ó Criomhthain
Tomás Ó Criomhthain.jpg
Bizitza
Jaiotza Blasket uharteak1856ko abenduaren 21a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Lehen hizkuntza Irlandako gaelera
Heriotza Blasket uharteak1937ko martxoaren 7a (80 urte)
Familia
Aita Donal
Ama Q20969895
Ezkontidea(k) Máire Ní Chatháin  (1878 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Irlandako gaelera
Lanbidea
Lanbidea Arrantzalea, nekazaria, eguneroko idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak An t-Oileánach
Allagar na h-Inise

Tomás Ó Criomhthain, ingelesez Thomas O'Crohan izenez itzulia (1856ko abenduaren 21a, Blasket uharteak, Kerryko konderria - 1937ko martxoaren 7a, Irlandako Errepublika) irlandar idazle bat izan zen. Bere ama hizkuntza irlandera izan zen eta bere eleberri eta idatziak hizkuntza horretan idatzi eta argitaratu ziten, gerora ingelessera itzuliak izan zirelarik.

Lehen Mundu Gerraren ondoren Killarney udalerriko Brian Ó Ceallaigh-ek bultzaturik egunkari bat idazten hasi zen. Ó Ceallaighek Maxim Gorky eta Pierre Loti idazleen eleberriak erakutsi zizkion, haietan arrantzaleen eguneroko gora beherak agertzen zirelarik, hauek Ó Criomhthainentzat inspirazio iturri izan ziren. Ó Criomhthainek Ceallaighiri bost urtez egunero irlanderaz gutunak idatzi zizkio, harek Pádraig Ó Siochfhradha idazle eta irakasleari bidali eta azken honek argitaratu egin zituen. Ó Ceallaighek Ó Criomhthaini bere bizitzari buruzko eleberria idatzi zezan bultzarazi zuen, honela An t-Oileánach eleberria idatzi zuen.

Bi eleberri idatzi zituen: Allagar na h-Inise ("Uharteko Esamesak"), 1918-1923 bitartean idatzia eta 1928an argitaratua, eta An t-Oileánach ("Uhartearra"), 1923an amaitua eta 1929an argitaratua. Bi eleberri hauek garai bateko Blasket uharteetako bizimodua deskribatzen dute, hau itsasoari oso latza izateaz gain itsasoari lotua zegoelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás Ó Criomhthain Aldatu lotura Wikidatan