Tomas Allenderen etxea
Tomas Allenderen etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°19′57″N 3°00′43″W / 43.332442°N 3.012046°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Manuel María Smith |
Ondarea | |
EJren ondarea | 38 |
Tomas Allende Etxea Getxo udalerriko Areeta Auzoan kokatzen da. Getxoztarrok Bidearte Etxea bezala ezagutzen dute.
Zugazarte Etorbidea eta Cristobal Valdes kalearen arteko orube batean eraikita dago. Bere kokapena abantailatsua da. Izan ere, mende hasieran itsasora begira egin ziren jauregi-egoitza multzoaren artean dago, eta hauek bezala, bere ezaugarriak eta kokapena dela-eta ingurunean garrantzitsua da.[1]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manuel María Smithek eraiki zuen 1927. urtean, “maizterrentzako luxuzko etxe” moduan. Handia den arren, jatorriz sei etxebizitza baino ez zituen. Balio handiko kokapen batean dago, Abraren ondoan eta jauregi-etxez inguratuta.
Jauregi-estilo neoeuskaldunaren eragina duen estilo erregionalistako eraikina da, estilo menditarraren ezaugarriekin. Horrez gain, “Ana erregina” britainiar estiloaren eraginaren bat ere du, alboko fatxadetan nabaria dena. Ezaugarririk deigarriena eraikuntzan erabilitako material mota ugaria da: erdisotoa juntura berdindutako harlangaitzez eginda dago; beheko eta lehen solairua harlanduzkoak dira, eta hirugarrenak, bistako adreilua du teilatuan eta harlandua gailurrerian.
Oin erdiexentuko eraikina dugu. "U" etzan itxurako oinplanoa du, oso irregularra den perfilarekin. Altxaerari dagokionez, erdisotoa, beheko oina, bi pisu eta mantsardaz osatzen da. Isurki anizkuneko estalkia du, txapitularekin, eta bere errematean harburu landuen gainean dauden tejaroz zatiak eta pinakuluz koroatutako kiribilduradun gailurreri zatiak txandakatzen dira. Fatxada nagusia muerte burdin hesitu batez inguratuta dago eta aurretik sarrerako patio txiki bat du. Hiru gorputzetan banatzen da; hauek erdiko patioa osatzen dute, zeinean ezkilara nagusia eta etxebizitzetara sartzeko galeriak kokatzen baitira. Baoak forma askotakoak dira gorputz eta oin desberdinen arabera. Erdiko gorputzean, kiribilduradun frontoitxoa, pinakuluez eta kartelez errematatuta dagoena, honakoak aipatzekoak dira: sartze nagusia eta goiko oinetan garatzen diren eguterak. Alfiz eskalonatu batean sartuta dagoen erdi-puntuko arku bikoitz baten bidez sartzen da bertara. Goiko oinetan arkupeak hasten dira, erdi-puntukoak direnak. Arkupe hauek lehen bi oinetan harrizko kolomen gainean daude ; azkenekoan, berriz, koloma dintelduen gainean.
Alboko gorputzek bao obalatuak dituzte beheko oinean eta hiru zatiko erdi-puntuko leihateak azkenekoan. Bao guztiak kareldunak edo burdin hesituak dira eta alfiz, klabe molduratu, kartel eta plaka leunez apainduta daude. Eraikuntzako materialak era askotakoak dira eta ederki konbinatuta agertzen dira: erdisotoa harri-horma junteatuzkoa da, beheko eta lehen oinak harlanduzkoak, eta goiko oina, berriz, inpostaz banatuta dagoena, espinelan eratutako adreiluzkoa teilatu zatietan, eta harlanduzkoa gailurrerietakoetan. Hiru begiratoki ditu, alboko fatxadak zeharkatzen dituztenak. Manuel María Smith-ek egindako etxebizitza-blokeetarako proiektu interesgarrienetarikoa da, baita pertsonaletarikoena ere. Izan ere, bere jauregi-izaera nabarmena da eta lorategiz hornitutako egoitza-area batean bikain sartuta dago.[2]
Smithen auzo etxeen proiekturik interesgarri eta pertsonalenetakoa da. Meatze-sektorean ziharduen eta zenbait alditan senataria izan zen Tomás Allende Alonso industrialariak sustatu zuen. Jatorriz, Leongoa zen, aberastasun gutxikoa, eta gaztea zela Bilbora joan zen. Han, aberastu zen.[3]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikuspegia Pasealekutik.
-
Fatxada Nagusia.
-
Fatxada Nagusia.
-
Lehioa.
-
Fatxada Nagusia.
-
Fatxada Nagusia.
-
Fatxada Nagusia.
-
Lehioa.
-
Izena.
-
Teilatua.
-
Ikuspegi orokorra Zugazartetik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]