Tommy Hilfiger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tommy Hilfiger
TommyHilfiger.JPG
Bizitza
Jaiotza Elmira (New York)1951ko martxoaren 24a (66 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Dee Ocleppo  (2008 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Elmira Free Academy
Lanbidea
Lanbidea diseinatzailea
Jasotako sariak
IMDb nm0383966
http://tommy.com

Thomas Jacob Hilfiger (New York, 1951ko martxoaren 24a), Tommy Hilfiger bezala hobeto ezagutua, moda diseinatzaile estatubatuarra da. Bere izena daraman enpresaren sortzailea da.

Bizitza eta karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tommy Hilfiger bederatzi umeek osatutako familia irlandar baten bigarren semea da. Oso txikia zenetik modaren munduan lan egingo zuela argi izan zuen. 1969n ropa hippiearen banatzaile bezala lan egiten hasi zen. Geroago, 70. hamarkadaren amaiera eta 80. hamarkadaren hasieraren artean (disko era) Jordache arropa markan lan egiteari ekin zion.

Urte batzuk geroago, 1985n, bere lerro propioa sortu zuen. Ia batere ezagutua izanik, mezu hau zuen kanpaina kaleratu zuen: "Gizonezkoen arropen lau diseinatzaile hoberenak: Ralph Lauren, Perry Ellis, Calvin Klein eta Tommy Hilfiger dira". Ordutik aurrera, Tommy Hilfiger mundu mailako arropa marka garrantzitsuenetarikoa bihurtu da.

2010ko martxoaren 15ean, Phillips-Van Heusenek Tommy Hilfiger enpresa erosi zuen $3000 milioi ordainduz.

Bestalde, Tommy zurrumurru famatu baten biktima izan zen. Esaten dutenez, Oprah Winfreyren programan bere arropa "klase altuetako pertsona zurientzat dela eta bere jantziak txerriei botako liekeela Afroamerikar bati eman baino lehen". Hala ere, gertakari hori ez da inoiz ere ez telebistan agertu, eta ez dago interneten ikusteko aukera. Azkenean, Tommy Oprahren programara joan zen[1] eta hori guztia gezurra zela azaldu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]