Hippie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hippie bikote bat.

Hippie edo hippy, mugimendu kontrakultural, liberal eta pazifista bat da, Estatu Batuetan jaio zena 1960ko hamarkadan. Garai hartako gizartean tentsio sozial ugari eta erreibindikazio politikoen adierazpenak sortu ziren. Gazteak izan ziren elementu nagusia poztasun ezaren manifestaldietan. Hippiak biolentzia eta guden kontrako ekintzak aldarrikatzeko asmoz sortu ziren, hasieran Vietnamgo Gerraren aurka bereziki. Kezkak zituzten naturaren inguruan, eta mendebaldeko materialismoa errefusatzen zuten. Zoriontasuna, askatasuna eta maitasuna aldarrikatzen zuten. Bohemioengan eta xamanismoan zeuden sustraiturik. Nazionalismoaren, merkantilismoaren, burokraziaren, kontsumismoaren eta kapitalismoaren aurka daude. Nomadak ere izaten dira; puntu elkarte batzuetan (adostutako leku batzuetan) batzen ziren jaialdiak eta batzarrak burutzeko.

Hippien ikur esanguratsuenetariko bat bakearena izango litzateke; zirkulu bat lau marrarekin bere barrualdean, bat goialdean eta beste hirurak behealdean (hegazti baten oinatza bezala). 1958. urtean sortu zuen Gerald Holtom diseinatzaileak, "British Campaign for Nuclear Disarmament" desarmatze kanpainarako, baina geroago bere esanahia hedatu egingo zen, bakearen eta maitasunaren zentzu orokorrago bat hartuz.

Hippiek eragin zabala izan dute Mendebaldeko gizartean; janzteko eran, esaterako.

1969. urtean Woodstock jaialdia ospatu zen, eta hippie kontzertu garrantzitsuenetariko bat bezala hartzen da gaur egun. Artista hauek joan ziren: Jimi Hendrix, Swami Satchidananda, Richie Havens, Tim Hardin, The Who, Mountain, Santanna; The Beatles abeslari talde ospetsuak, ordea, ezezkoa eman zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hippie Aldatu lotura Wikidatan