Tomo quinto de los Annales de Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomo quinto de los Annales de Navarra
Jatorria
Argitaratze-data1715
IzenburuaTomo quinto de los Annales de Navarra
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

Tomo quinto de los Annales de Navarra, ó segundo de su segunda parte Francisco Alesonen liburua, Iruñean, Francisco Picart argitaratzailearen etxean, 1715ean plazaratu zen. Aurreko laugarren liburukia Alesonek egin bazuen ere, beste lehenengo hirurak Josef Moretek idatzi zituen. Francisco Aleson jesuita bat zen. Gaztelaniaz argitaratu zen.[1]

Azken liburuki honek Nafarroako erresuma independentearen historia ixten du. Gaztelarrek sartzearen gertakizunak jorratzen ditu. Alesonen ustez gure historiako punturik kritikoena dena.[2] Bukaeran, Karlos V.aren tropek Aita santuaren Erromari 1527an egindako erasoa azaltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://binadi.navarra.es/opac/ficha.php?informatico=00007520
  2. Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, 30879 kutxa. Historia eta Literatura saila, 2.legajo, 23. karpeta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]