Tomo primero de los Annales de Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomo primero de los Annales de Navarra
Jatorria
Argitaratze-data1684
IzenburuaTomo primero de los Anales de Navarra compuestos por el Padre M. Joseph de Moret, de la Compañía de Iesus, natural de Pamplona, Chronista del mismo Reyno
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

Tomo primero de los Annales de Navarra, izenburu osoa Tomo primero de los Anales de Navarra compuestos por el Padre M. Joseph de Moret, de la Compañía de Iesus, natural de Pamplona, Chronista del mismo Reyno, Josef Moret (1615-1687) jesuitaren liburua, Iruñean, 1684an plazaratu zen. Liburua Nafarroako Gorteek eskatuta egin zuen eta Martin Gregorio Zabala argitaratzaileen etxean egin zen. Obra osoak dituen bost liburukietatik hau da hobeto bukatuta dagoena.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako historia ofiziala egiteko lehen urratsa Nafarroako Gorteek 1600. urteko batzarrean eman zuen. Orduan, frai Inazio Fermin Ibero, Fiteroko abadeari, eta Miguel Murillo Diputazioko sindikoari, dokumentu-iturrietan oinarrituta Erresumaren Kronika egiteko ardura eman baitzien. Horretarako, baimena eskatu zioten Espainiako erregeari edozein artxibo bisitatzeko eta horri lotutako paperak ateratzeko. Agindua, ordea, ez zen gauzatu, segur aski frai Ignacio de Ibero Zisterraren ordenari buruzko bere argitalpenetan zentratua zegoelako, eta Miguel Murilloren gaitasun faltagatik, legelari ospetsua zen baina, antza, ikerketa historikoarekiko interesik ez baitzuen.

Kronistaren izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende erdi baino gehiago igaro beharko zen 1600. urteko Gorteen ekimena behin betiko bideratzeko. 1654ko batzarrean erresumako kronista ofizial Josef Moret jesuita iruindarra izendatu zuten, Erresumaren historia idatzi eta argitaratzeko helburuarekin. Moret pertsona heldua zen ordurako, 39 urtekoa, eta Martin Redinen babesa zuen.

Erresumak Moreti Iruñean bizitzeko eskatu zion, izendatu zutenean Palentziako Teologiako irakaslea baitzen. Lanean ikerketan lehen mailako iturriak erabiltzeko eskatu zioten eta egindako lanak urtero aurkezteko beharra jarri zitzaion; hala ere, lehen bi urteetan, enpresaren konplexutasuna zela eta, betebehar horretatik salbuesten zuen.

Lan neketsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina obrak poliki-poliki egiten zuen aurrera, eta 1662an, Gorteak, 1654an kronikagilea izendatu zutenetik lehen aldiz biltzen direnak, urduritu egiten dira eta Aldundiari eskatzen diote jatorrizko testua eskatzeko eta inprimaketa hasteko. Alferrik izan zen, Moretek ez baitzuen liburuki bat osatzeko testu nahikorik.

1674an, Moretek Analen lehen liburukiaren originala eta zailena eman zien Jesusen Lagundiko bere nagusiei, azter zezaten, eta, behin eliz lizentzia eskuratuta, Aldundiari eman zion. Aldundiak, bere aldetik, Gorteei jakinarazi zien, hiru urte geroago bildu zirenean.

Azkenean, 1684ko Gorteen irekierarekin batera, enkargua egin zitzaionetik hiru hamarkada igaro ondoren, Nafarroako Erresumako Analen lehen liburukia argitaratu zen. Folioko liburukia zen, ia 900 orrialdekoa, Martin Gregorio Zabalak inprimatua.

Hiru urte geroago, 1687an, Josef de Moret hil zen; hala ere, bigarren eta hirugarren liburukiei zegozkien originalak erdi idatzita utzi zituen eta, ondoren, Francisco Alesonek osatuko zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]