Edukira joan

Tonlé Sap

Koordenatuak: 12°53′00″N 104°04′00″E / 12.883333333333°N 104.06666666667°E / 12.883333333333; 104.06666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tonlé Sap
បឹងទន្លេសាប (km)
Datu orokorrak
Garaiera1,5 m
Motaaintzira
Luzera145 km
Zabalera40 km
Azalera2.700 km²
Sakonera1,5 m
Geografia
Map
Koordenatuak12°53′00″N 104°04′00″E / 12.883333333333°N 104.06666666667°E / 12.883333333333; 104.06666666667
Estatu burujabe Kanbodia
Hidrografia
Betebidea
HustubideaTonle Sap ibaia
Arroaren azalera16.000 km²

Tonlé Sap[1] (khmereraz: បឹងទន្លេសាប, "ur gezako lakua"; thailandieraz: ทะเลสาบเขมร) Kanbodiako erdialdeko aintzira da, iparraldeko Dan Raek mendialdearen eta hegoaldeko Kravanh mendien artean dagoena. Hego-ekialdeko Asiako lakurik handiena da, eta oso biodibertsitate handia dauka. UNESCOk biosfera erreserba izendatu zuen 1997an.[2]

Tonlé Sap aintziraren eremua 2.700 kilometro koadrokoa da urtaro lehorrean eta 10.000 kilometro koadrokoa montzoi eurien ostean. Sakoneran, 1-3 metro izatetik 10-16 metro izatera pasatzen da. Azarotik ekainera arte aintzirako ura Mekongerantz husten da Tonlé Sap ibaiaren bidez. Uztailetik aurrera, ordea, Mekongen ur emaria asko hazten baita, kontra egiten dio Tonlé Sap ibaiari; ondorioz, alderantziko norabidea hartzen du urak, eta aintzirara itzultzen da.[3] Udan ontziz ibil daiteke eta arrantza oso oparoa izaten da.

Tonlé Sap ibaia eta Mekong Phnom Penhen elkartzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Tonle Sap Biosphere Reserve, Cambodia. en.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).
  3. Bañuelos, Xabier. Mekong-en deltatik Angkor-era: ibaia bide bihurtzen denean. Naiz, 2019ko abenduak 20, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]