Tony MacMahon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tony MacMahon

Bizitza
JaiotzaEnnis, 1939
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza2021eko urriaren 8a (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuaakordeoia

Musicbrainz: 4ea20f1a-3c92-49f8-9b43-da12484dfd30 Discogs: 766277 Edit the value on Wikidata

Tony MacMahon (1939ko apirilaren 18a, Ennis, Clare konderria2021eko urriaren 8a) irlandar akordeoijole eta irrati esatari eta telebista aurkezle bat izan zen.

1970eko hamarkadan The Bothy Band irlandar folk musika taldeko kide izan zen. Bestalde, Irlandako irratian The Long Note irratsaioa eta RTÉ telebista katean irlandar musika herrikoiari buruzko hainbat saio aurkeztu izan zituen, tartean The Pure Drop eta Come West Along the Road, 1979ean The Green Linnet izeneko Europako Mendebaldean barna burututako bidai dokumental saioa aurkeztu zuen, honetan The Dubliners taldeko Barney McKenna banjojolearekin batera Citroën 2CV furgoneta orlegi batean (ezizenez The Green Linnet) harat-honata bidaiatu ohi zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]