Raidió Teilifís Éireann
Itxura
Raidió Teilifís Éireann (RTÉ) Irlandako irrati-telebista kate publikoa da.
Ingelesez emititzen du nagusiki, gaelerazko irrati eta telebista bana ere eskaintzen dituen arren.
Irrati kateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- RTÉ Radio 1: Ingelesezko irrati kate orokorra.
- RTÉ 2fm: Rock eta pop musikakoa.
- RTÉ lyric fm: Musika klasikoa, jazz, munduko musika eta arteetakoa.
- RTÉ Raidió na Gaeltachta: Gaelerazko katea.
Telebista kanalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- RTÉ One eta RTÉ Two ingelesezko bi kanalak.
- TG4 irlanderazkoa.
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1926ko urtarrilaren 1ean lehenengo irrati-emisioak eman zituzten.
- 1960ko ekainaren 1ean RTÉ hedabide-talde moduan sortu zuten.
- 1961eko abenduaren 31n lehendabiziz telebista emankizunak zabaldu zituzten.
- 1972ko apirilaren 2an Raidió na Gaeltachta lehenengo aldiz uhineratu zuten.
- 1996ko urriaren 31n TG4 telebistak hasi zuen emititzen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Raidió Teilifís Éireann-en webgunea