ToolboX (softwarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
ToolboX (software)» orritik birbideratua)
 ToolboX (softwarea)
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaGNU Octave
Irakur dezakeLubuntu
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License
Ekoizpena
GaratzaileaMalagako unibertsitatea
toolbox.uma.es

ToolboX programazio garapen integratuko ingurune bat da, printzipioz programazioa eta informatika helburu nagusi bezala ez duten irakasgai akademikoetan programazio informatikoa sartzeko diseinatua[1][2][3][4]. Diseinuak premisa hau du oinarri: problema bat konpontzean, ikasleak kalkulu-sekuentzia bat egiten du (hau da, modu algoritmikoan jarduten du), eta egindako eragiketak lengoaia informatiko batean adieraz daitekeela ere ikasten du, koaderno edo arbel batean egiten denaren antzera.

Ingurune eta eduki akademikoez gain, ToolboX-ek ikasleen erabilera-datuak batzen ditu eta adimen artifizialean oinarritutako algoritmo handien bidez prozesatzen ditu (Andaluziako eskualdean soilik, milioi bat ikaslek dute tresna hau erabiltzeko aukera, Guadalinex eta Guadalinfo biltegietan integratu ondoren)[5]. Teknika horiek ikasleen komunitateari buruzko ezagutzak bereganatzen dituzte, eta ezagutza horiek gero irakaskuntza eta baliabideen plangintza hobetzeko erabil daitezke. Ezagutza horren adibide gisa, ahalmen handiko ikasleak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendu, dislexia eta ikasketa prozesuko beste egoera bereziak aurre-diagnostikatu daitezke.

ToolboX Malagako Unibertsitatean sortu zen, eta sortzaile nagusia unibertsitate publiko horretako katedradun bat da: Francisco Vico jauna. Argitara eman ziren lehen bertsioak, 2016koak[6][7]. Toolbox GNU GPL v.3 lizentziarekin argitaratutako hezkuntzarako sortutako software librea da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ToolboX irakasleak ikasgelan edo ordenagailu-gelan erabil dezakeen baliabide didaktikoa da. Programa abiarazterakoan, diseinu sinplea duen programazio-ingurune bat ikusten da[8], komando-leiho batez, programatzeko testu-editore batez eta, gehienetan, leiho grafiko bat ere bai. Problema-zerrenda bat hautatu ondoren, ikasleak programa bat idatzi behar du. Laguntza-komandoak ditu (komando-leihoan exekutatu ditzake), eta beste komando batzuk ere bai, garatzen duen programa araztu eta exekutatzeko. Programak kalkulatutako soluzioa zuzena denean, hurrengo problemara igaroko da, ikasleak irakasleak emandako zerrenda osatu arte.

Erabilitako programazio-lengoaia GNU Octave da, hezkuntzan, zientzian eta ingeniaritzan asko erabiltzen den programazio-lengoaia delako hautatu zuten.

ToolboX atazen adibidea: programazioko adibide bat, komando-leihoak eta grafikoa ezkerrean eta programa-editorea eskuinean.
ToolboX atazen adibidea: matematika irakasgaian egindako ariketa, komando-leihoarekin eta editorearekin bakarrik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «ToolboX - Projects - geb.uma.es» web.archive.org 2017-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  2. (Gaztelaniaz) Hoy, Málaga. (2017-09-24). «La 'caja de la programación' aterriza en los colegios» Málaga Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Francisco Vico» www.aenui.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  4. (Gaztelaniaz) «toolbox | ToolboX - 2» blogsaverroes.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  5. (Gaztelaniaz) «ToolboX: una herramienta para desarrollar la Inteligencia Artificial» EDUCACIÓN 3.0 2018-06-28 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  6. «Workshop Educación en informática sub 18 - Programa: Miércoles 14 de septiembre de 2016.» web.archive.org 2016-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  7. (Gaztelaniaz) DarkerLinux. (2017-10-17). «Aterriza en los centros educativos andaluces un nuevo entorno de programación, ToolboX, ahora de una manera totalmente diferente» Informático de Guardia (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Herramienta educativa ToolboX para aprender a programar» blogsaverroes.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]