Dislexia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Dislexia
Deskribapena
MotaIrakurketaren nahasmendua, hizkuntza nahasmendua, ikaskuntzaren nahasmendua
eritasuna
EspezialitateaNeuropsikologia
Pediatria
Arrazoia(k)gaixotasun genetiko
Sintoma(k)Irakurketaren nahasmendua
Azterketa medikoafunctional magnetic resonance imaging (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKR48.0
OMIM300509, 600202, 604254, 606616, 606896 eta 608995
DiseasesDB4016
MedlinePlus001406
eMedicine001406
MeSHD004410
Disease Ontology IDDOID:4428

Dislexiak etimologikoki hizkuntzaren zailtasuna esan nahi du (grekoko δυσ, zailtasuna, anomalia eta λέξις, hizketa, ahoskuntza). Gaur egun, irakurtzean ager daitekeen arazotzat hartzen da eta ez du arrazoi intelektual, kultural edota emozionalekin inongo zerikusirik: ez zaio interes edo motibazio faltari lotu behar, ezta zentzumen urritasunari ere[1][2][3]. Izaera kognitiboa du eta hizkuntza idatziarekin zerikusia duten ahalbideetan eragina izaten du, ikuste eta entzute kodifikazioan, epe laburreko memorian eta ordena eta sekuentziazio hautematean. Zailtasuna da, baina ez da inondik inora prozesu fonologikoan parte hartzen duten burmuineko atalen disfuntzioa eta ez dago burmuineko lesiorik.

Ikaskuntzaren nahasmendu espezifikoa da, adimen orokorrarekiko independentea baina, hala ere, ikaskuntza akademikoari eta irakurketa-idazketa errendimenduari eragiten die eta, horren ondorioz, ikaskuntza akademiko guztiei. Ohikoa da irakurtzea eta idaztea funtsezkoa duten eskola-sistema eta kultura guztietan. Oinarri neurobiologikoa du, ez psikologikoa. Oraindik ere, ez da maiz diagnostikatzen gizarte aurreratuetan eta dislexia duten ikasle askok beren ikasketak bukatu arren, ez dakite dislexia dutenik. Kalkulu batzuen arabera, biztanleriaren % 10 bati eragiten dio[4][5][6], baina oraindik ere diagnosia egin zaien biztanleen ehunekoa oso txikia da eta diagnosirik gabeko kasu asko daudela uste da. Beste iturri batzuek % 3tik % 15era zabaltzen dute haren prebalentzia[7][8]. Dislexiloek ulermen ona izan lezakete entzuten dituzten testuekin, baina irakurritakoan, ordea, nabarmen eskasagoa dute.

Ikaskuntza-nahasmendurik ohikoena da haurrengan, eta irakurmena eskuratzeko zailtasun esanguratsu eta iraunkorra du ezaugarri, edozein kausa intelektual, kultural eta emozionalekiko independentea izanik. Ustekabean agertzen da adin goiztiarrean, haurra irakurtzen eta idazten hasten denean. Era berean, eskola-porrotaren arrazoi nagusietako bat da.[9]

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurtzeko gaitasunaren garapenean nahasmendua da eta sarritan, disortografiarekin batera doa (grafiako eta morfosintaxiko erroreen multzoa, batzuetan idatzizko komunikazioari eragiten dioten errore nabarmenak).

Gradu arinak eta larriak daude, eta gerta daiteke dislexia diagnostikatua duen pertsona batek honako sintoma hauetako bakar batzuk soilik izatea, nekez guztiak batera:

Dislexiaren ezaugarri betierekoa: irakurtzeko moteltasuna.
  • Irakurtzea ahalegin handia da. Irakurmen-ulermen baxua. Irakurtzeko denbora luzeegia behar eta arreta galerak.
  • Akatsak irakurketan eta idazketan: zenbakiak, letrak eta hitzak gehitzea, ahaztea, ez adieraztea, ordeztea eta transposizioa egitea. Esaterako b, d, p, q, letrak nahastea.
  • Gramatika-akatsak idazketan eta ortografia defizitarioan.
  • Letrak (grafemak) eta soinuak (fonemak) lotzeko zailtasuna. Ziurtasunik eza letrak ahoskatzean.
  • Errimatzeko zailtasuna.
  • Lexikoa eskuratzeko zailtasuna, adibidez, zenbakiak, aste-egunak, hilabeteak edo letrak izendatzeko.
  • Garapen asimetrikoa: eskuzko trebetasun normala edo handia edo sormen handia izan dezake hizkuntza-trebetasunarekin alderatuta.
  • Jokabide-arazoak; adibidez, arretarik eskasa[10] edota inpultsibotasuna. Hiperaktibitatearekin batera ager daiteke.
  • Autoestimu-arazoak edo integratuta sentitzeko zailtasunak erakuts ditzake.
  • Ama-hizkuntzaren zailtasunak eta beste hizkuntza batzuekin are eta gehiago.
  • Matematikarekin arazoak izan ditzake. Diskalkuliarekin batera ager daiteke, biderkatze taulak ikasteko zailtasunak, txikitan, denborari lotutako hitzak nahastu, nagusitan eragiketa arruntetan kale...
  • Ordena falta, txukuntasun falta.
  • Denbora eta materialak antolatzeko arazoak.
  • Arreta faltagatik, dislexia duten ikasleek denbora luzeegia galtzen dute atazak egiten hasteko, edo xehetasun batzuk perfekzionatzen.
  • Ataza batzuekin gehiegizko denbora eman eta gero, nekea, frustrazioa.
  • Jendaurrean hitz egiteko edo ozen irakurtzeko gogo gutxi.
  • Ezkerra eta eskuina bereizteko nahasketa handia.
  • Irakurtzeko eta idazteko motelegi.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri dislexikoak askotarikoak izan daitezke eragindako kasuen eta mailen arabera:

  • Pertzepzio-planoa: grafemak eta fonemak identifikatzeko eta bereizteko zailtasunak. Prozesu horretan errore gehiegi, edota denbora gehiegi behar.
  • Prozesu lexikoa: hitzak berreskuratzeko zailtasunak, bai irakurtzerakoan, bai idazterakoan; (inbertsioak, metatesiak, txandakatzeak, silaba ez-egiteak, silaben edo fonemen ordezkapenak eta ortografia-akatsak, normalean arbitrarioak baina batzuetan itxuraz sistematikoak).
  • Prozesu sintaktikoa: perpausak behar bezala interpretatzeko, irakurtzeko, zailtasuna eta, adierazpen-mailan, funtzio sintaktikoak egokitzeko eta perpausaren osagaiak antolatzeko zailtasunak.
  • Prozesu semantikoa: testu bat ulertzeko eta testu idatziak planifikatzeko eta horien kalitatea hobetzeko zailtasunak.

Horren guztiaren ondorioz, dislexia nahasmendua duenari zaila zaio hitz berriak irakurtzea, ohikoa du astiro irakurtzea, ohikoa du idazketan akatsak agertzea, hala nola letrak ez irakurtzea edo hitzak behar bezala ez bereiztea. Idatzizko konposizioari dagokionez, nahiz eta edukiz aberatsa izan, huts egin dezake, maiz, testuaren egituran.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dislexiaren arrazoi edo jatorriari buruzko azalpen nagusiak hauek dira:

Ikuspuntu neurologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dislexiadun pertsonen elektroentzefalograma gehienek berezitasun bat erakusten dute.

Elektroentzefalogrametan antzeman da hizkuntza jarduera batean, dislexikoek ia sistematikoki dutela ezkerreko lobulu parietalaren aktibitate murritza eta eskuin-lobuluaren aktibitate handiagoa.[11] Dislexikoengan, burmuineko aktibitatea ez da nahikoa hainbat eskualdetan. Horietako bat burmuineko "letren gunea" da, ezker hemisferioko kortex okzipito-tenporalean kokatua.[11]

Erresonantzia magnetiko anatomikoari esker, burmuin dislexikoan kortexaren bolumenaren murrizketa ikusten da irakurketari lotutako bi eskualdetan: aurrealdean eta alde parieto-tenporalean, baina ez eremu okzipito-tenporalean (Eckert 2004). Azken gune hori tratamendu ortografikoan inplikatua delarik, pentsatzekoa da bere aktibazio eskasak ez duela egiturazko kausarik eta soilik haur dislexikoaren irudikapen ortografikoen gaitasun falta islatzen duela.[11]

Irudi anatomikoari esker, burmuinaren eremuak lotzen dituzten konexioak ere ikusi ahal izan dira. Dislexikoengan, teknika honek konektibitate txikiagoa erakusten du parieto-tenporalen azpian: azken hauek, seguru aski, ez daude hain ongi konektatuak beren artean eta burmuineko beste eskualdeekin, bereziki aurrealdeko kortexarekin.[11]

Ikertzaile batzuek dislexia post mortem ikertu ahal izan dute, burmuineko kortexak disekzionatu ahal izan dituzte. Kortexaren anomalia sotilak ikusi dituzte, migrazio neuronaleko arazoei lotuak fetuaren garapenean. Izan ere, haurdunaldiko 16-24 asteren ondoren, neuronek kortexera migratu behar dute, baina gerta daiteke neurona talde batek kortexeko geruzetako batean bere helburua ez betetzea eta harantzago metatzea (ektopiak aipatzen dira orduan). Dislexikoengan, ektopia horiek gehienbat hizkuntzaren eremuetan daude (ezker hemisferioan), bereziki fonologian eta irakurketan inplikatuak diren aurrealdeetan eta parieto-tenporaletan. Materia grisaren eta konektibitatearen anomaliek sorburu izan litezke, beraz, dislexiaren kausa zuzena.[11]

Kausa genetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer eragin dute faktore genetikoek?

Haur bat dislexikoa bada, aukera handia dago familiako kide bat baino gehiago ere dislexikoa izateko. Jakina, dislexiaren familia-multzokatze horrek ez du berez jatorri genetikoa erabat frogatzen: familia batek partekatzen duen ingurunea zalantzan egon daiteke bereziki (pentsatzekoa da irakurtzen ez duten gurasoek beren seme-alabentzat irakurketa ikasteko ingurune ez hain mesedegarria sortzen dutela). Hala ere, bikien ikerketek erakutsi dute dislexiaren herentzia % 50-60koa dela: dislexiak jatorri genetikoa du.

Zein gene daude tartean? Genetika molekularrari esker badakigu kromosoma asko daudela dislexian inplikatuta. Beraz, gaixotasun genetiko konplexu baten logikan gaude, non hainbat faktore genetiko ezberdinek elkarreragiten duten beren artean, eta ingurumen faktoreekin batera modulatzen dute nahasmendua garatzeko probabilitatea. Sei gene lotu dira dislexiari, eta horietatik gehienak, lau, migrazio neuronalean inplikatuak dira: beraz, lagundu lezakete dislexikoen burmuinean ikusitako kortexaren anomaliak (ektopiak) azaltzen.

Ikuspuntu kognitiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu horretatik, prozesu psikologikoak aztertu dira. Hori dela eta, epe laburreko memoriaren defizita gertatzen dela ziurtatu da. Beraz, zailtasunak zeinuen deskodifikazioan gertatzen dira[12], ez esanahiaren ulermenean.

Neuroaniztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamarkadetan dislexiaz hitz egiterakoa eta beste zenbait nahastura edo ikasteko zailtasunez hitz egiterakoan neuroaniztasun terminoa[13] erabiltzen da. Ikasle guztiak desberdinak dira eta batzuek zailtasun, handikap edo indargune batzuk dituzte arlo batean edo batzuetan, eta beste batzuek beste alor batzuetan... Banakako ikaskuntza-desberdintasunak egokitu ditzaketen ikaskuntza-ingurune malguen eta ikaskuntza-espazioen garapena gidatzeko Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala deritzon esparru teorikoa ari da garatzen. Ikaskuntzako Diseinu Unibertsala printzipio-multzo bat da, eta, horri esker, diseinu hau ezagutzen duten irakasleek ikasle guztien beharrak asetzeko jarraibideak gara ditzakete.

Dislexia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aniztasun terminologiko handia baldin badago ere, gehien azaltzen diren kontzeptuak hauek dira:

  • Hartutako dislexia: dislexia burmuineko lesio baten ondorioz sortzen da.
  • Dislexia ebolutiboa: ondo irakurtzeko gaitasunean berezko zailtasunak dituztenak.

Bi mota horiek azpi-mota hauetan sailka daitezke:

Fonologikoa edo zeharkakoa: bide fonologikoa erabiliz irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak eta, horren ondorioz, ikusizko bidea erabiltzen da nagusiki.

  • Fonema eta grafemak lotzeko zailtasuna[14].
  • Ezin dute hitzen elementuen independentzia erlatiboa ikusi.
  • Ez dira gai hitz ezezagun edo esanahi gabekoak deskodifikatzeko. Hitz ezagunak ondo irakurriko dituzte.
  • Akatsak fonemen arteko ordezkapenetan.
  • Akats morfologikoak eta erroak mantenduz, atzizkiak aldatu.
  • Semantikoki antzekoak eta fonetikoki ezberdinak diren hitzak nahastu.

Bisuala, azalekoa edo zeharkakoa: bide lexikoa erabiliz irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak eta ondorioz, bide fonologikoa erabiltzen du.

  • Irakurtzerakoan, akatsak zeinu grafikoei zentzua emateko zailtasunak dituztelako (adar-abar, daba-bada, pata-tapa...)
  • Hitzaren osagai grafikoak letraka esateko gai akatsik egin gabe.
  • Hitzak osotasunean ezin duenez irakurri irakurketa mantsoa
  • Irakurketa soinuetan oinarriturik.
  • Letren omisio, gehitze edo ordezkatze akats ugari.
  • Berdin idazten diren hitzekin arazoak

Sakona edo mistoa: Aurreko biak batera agertzen direnean, hau da, irakurleak entzumen eta ikus akatsak egiten dituenean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dislexia dutenek elementuen, espazioaren eta denboraren antolaketan nahasteak izateko joera dute. Hori dela eta, irakurtzeko eta idazteko zailtasun nabarmenak, arreta-arazoak, motrizitate arazoak-eta izan ditzakete.

Jarraian, hainbat ikertzailek zerrendatutako ezaugarri batzuk. Dislexiari irakur-idazteari lotuen dauden ezaugarriak dagozkio baina Ikasteko asalduren beste ezaugarri batzuk, maiz, dislexia duen pertsona berean nahasturik ager daitezke.

Hemen zerrendatzen diren ezaugarri guztiek ez dute zertan agertu batera pertsona bakar batengan.

  • Irakurtzerakoan, jariotasun eskasa eta zehaztasun falta.
  • Irakurtzerakoan, beren adinerako ohikoak diren akats kopurutik gora. Hizkien, silaben zein hitzen omisioak, errepikapenak, leku-aldaketak edota inbertsioak.
  • Irakurtzerakoan, beren adinerako ohikoa den batez besteko lastertasunaren azpitik.
  • Irakurtzerakoan, ulermen arazoak, beren adinerako ohikoak baino larriagoak.
  • Sinboloak hautemateko eta deskodifikatzeko zailtasunak.
  • Irakurtzerakoan, beren adineko gehienak baino azkarrago nekatzea eta arreta galtzea.
  • Idazterakoan, ortografia akats ezohikoak. Letrak edo silabak ahantzi edo hurrenkera aldaketa bitxiak.
  • Sintaxi arazoak, esaldiak josteko arazoak.
  • Ohiko ortografia akatsen kopurua adinerako ohikoa ez den kopuruan, estatistikoki normaltzat har daitekeen kopurutik gora.
  • Arazoak ortografiako xehetasunekin, azentu-markekin, puntuazio markekin-eta.
  • Idazteko lastertasun motela.
  • Kaligrafia kaskarra.
  • Sekuentzia bateko elementuak bateratzeko zailtasunak.
  • Denbora-espazio kontuak behar bezala antzemateko zailtasunak (orduak, egutegi kontuak-eta ikasteko zailtasun bereziak).
  • Irakurri beharreko ikasmaterialei loturiko arreta gabeziak.
  • Enuntziatu matematikoak irakurritakoan ulertzeko zailtasunak.
  • Azalpen testuak irakurritakoan ulertzeko zailtasunak.
  • Atzerriko hizkuntzak ikasteko zailtasunak.
  • Morfologikoki edota fonetikoki antzekoak diren hizkiak, silabak edota hitzen nahasketa (ispilu bidezko hizkien inbertsioak ere, tartean).
  • Ondo ahoskatzeko arazoak.
  • Hizkera desordenatua izatea.
  • Motrizitate arazoak edo trakestasuna.
  • Atzamarrekin letrak behar bezala marrazteko abilezia eskasa.
  • Lateralitate arazoak.
  • Epe laburreko memoriarekin zailtasunak.
  • Hitz polisilabokoak errepikatzeko zailtasunak.
  • Ukimen, ikusmen edo entzumenaren kontrol zehaztugabea.
  • Hizkuntzaren garapen motela.
  • Ez ohiko jarrerak aurkeztea: nekatzeko erraztasuna, atentzio falta, segurtasun eza...
  • Erritmo geldoa hainbat ekintza egiterakoan, elementu batzuk ordenatzerakoan, esate baterako.
  • Arazo horiek guztiek emozioen alorrean ondorioak izan ditzakete eta:
  • Ikasteko motibazio falta.
  • Jokabide disruptiboak.
  • Norberak bere planak egiteko, bere denbora antolatzeko, zailtasunak.

Asaldura elkartuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur batek dislexia duela antzematea ez da erraza kalitatezko azterketa egiten ez bada. DMS eskuliburuetan aipatzen diren prebalentziak eta eskola sisteman antzematen diren kasuak erkatuz gero, pentsa daiteke dislexia duten ume gehienek mendebaldeko eskola sistema gehienetatik diagnosirik gabe igarotzen direla.

Dislexia duten pertsonek beste Ikasteko asalduraren bat ere izan ditzakete, dislexiarekin batera. Beste buru asalduraren bat edo batzuk izan ditzake dislexiarekin batera[15]:

Kontu jakintzat jotzen dute dislexia beste ikaskuntzaren nahasmenduekin batera agertzea:[2]

DSM-V[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza[16] ikerketa sakon eta datu estatistiko fidagarrietan oinarriturik dislexiaren prebalentzia zein den ziurtatzea.DSM-IV, 1995ko eskuliburuaren arabera, AEBtan ikasleen % 4k-edo izan zezaketen dislexia baina ikerketa sakonagoen beharra aipatzen zen. Ikasteko asalduren artean ohikoenetakoa zela ikus zitekeen beste asalduren estatistikekin erkatuz gero.

Ikasteko asalduren prebalentzia, oro har, % 10-edo dela defendatzen da[17][18]. Baina baieztatu izan da dislexiak % 17ko prebalentzia izan dezakeela[19]. Edo dislexia populazioaren % 5-% 10[20], edo % 10 - % 15 batean aurki daitekeela.

Azkenik, DSM-V 2014 horrek "dislexia" terminoa eta, horren ondorioz, bere nagusigoaz hitz egitea, saihestekotan egon zen[21], hainbat elkarteen haserrea piztuz.

Beste kalkulu batzuetan 1/30 proportzioa aipatu izan dute.[22]

Dislexia hezkuntza sistema arautuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza sistema arautuetan ohikoa da dislexiaren aipamenak, deskripzioak egitea, eta ohikoa da dislexia agertzen duten ikasleen diagnosia egiteko proposamenak[23] eta ikasle horientzat egokitzapenak proposatzea. Egokitzapenak proposatu ohi dira[24] ikasketa prozesuetan laguntzeko eta egokitzapenak ebaluazio-kalifikazioetan asaldura hau kontuan hartzeko[25].

EAEn dislexia duten ikasleak Hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasle bezala etiketatu izan dira[26][27], eta horiek ebaluatzeko neurri bereziak proposatu egin dira:

« [...] ebaluazio-prozesuak errazteko (lanak, proiektuak azterketak, etab. egitea), ikastetxeek neurriak hartu behar dituzte, hala nola: denbora gehiago ematea haiek egiteko; enuntziatuak sinplifikatzea; testuaren formatua ikasleentzako erraza izatea, haien beharren araberakoa; baliabide teknikoak erabiltzea, beharrezkoak badira; azterketak idatziz egin beharrean ahoz egiteko edo ordenagailuz egiteko aukera —batik bat, dislexia edo hiperaktibitatea diagnostikatuta duten ikasleentzat—; hasieran eta/edo bukaeran testua irakurtzea; ikasleei laguntza eman ohi dieten langileak azterketan egotea; ebaluazio-irizpideak egokitzea; etab. Azken batean, irisgarritasun unibertsalerako eta aukera-berdintasunerako eskubidea bermatzeko neurriak dira. »

—2022-2023 ikasturte hasierako Hezkuntza Sailburuordearen ebazpena.


Proposatzen da, beraz, dislexia duten ikasleentzat ikas-materialak egokitzea, metodologia egokitzea eta ebaluazioa egokitzea.

Egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dislexia daukaten ikasleen diagnosia egiteko eta ikasle horientzat egokitzapen egokiak egiteko proposamen asko daude. Honako proposamenak[28][29], esate baterako, aurki daitezke argitaratuak:

  • Denbora gehiago (irakurtzeko, idazteko, arbeletik kopiatzeko, azterketak irakurtzeko eta idazteko).
  • Zaindu ordena, txukuntasuna, agenda.
  • Eskaini ikasteko material egokituak (testuak diapositiba formatuetan, laguntzaile grafikoak (diagramak, buru-mapak, taulak…), erakutsi ikasleari informazioa bideoetan ere jasotzeko bidea…)
  • Erabili irakurle automatikoak, irakurle digitalak, hau da, testuak audio bihurtzen duten sistema automatikoa edo erabili audio-liburuak, aktore edo esatariek grabatutako testuak.

Oinarrizko egokitzapen orokorrak (Batxilergoa. Banakako curriculum egokitzapen ez adierazgarria):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ordenagailua, programa informatiko zehatzak, erabiltzen uztea (irakurgailuak, zuzentzaile automatikoak, itzultzaile automatikoak, etab.).
  2. Ikasleak ozen irakurtzeko orduan hartzen duen erabakia errespetatzea.
  3. Lanak, zereginak, etxeko lanak, probak edo azterketak hasi aurretik ondo ulertu dela ziurtatzea.
  4. Idazlanak, zereginak, etxeko lanak, probak edo azterketak egiteko denbora gehiago ematea, edo emandako lanaren kantitatea egokitzea.
  5. Irakurketa-liburuak ikaslearen irakurketa-mailara egokitzea.
  6. Biderketa taulak eta kalkulagailua sartzen eta erabiltzen uztea.
  7. Ortografia-akats guztiak sistematikoki zuzentzea saihestea.
  8. Lanak, zereginak, etxeko lanak, probak edo azterketak konpetentzien eta edukien arabera ebaluatzea, dislexiaren ondorio diren akats txikiei ez erreparatzea. Ortografia-akatsek ez dute eraginik izan behar ikasle horien ebaluazioan.

Dislexiko ezagunak [erreferentzia behar][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten pertsonaia dislexiko ospetsuen zerrendak daude, dislexia izanik ere, arrakasta lor daitekeela erakutsi nahian.

Interneten hainbat zerrenda[30][31][32] daude pertsona ospetsuak edo ezagunak dislexiarekin lotzen. Zerrenda horietan normalean ustezko dislexia horren ebidentziarik ez da aipatzen eta informazio iturriak ere ez dira fidagarriak izaten (batzuetan pertsona ospetsuaren hiru datu besterik ez dira ematen, dislexia, zodiakoa...[30]).

Idazle eta kazetariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikari eta militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialari, asmatzaile, sendagile eta irakasle eta abokatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore, musikari, abeslari eta zine zuzendariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU. (2018-12-04). Marta Ferrero: ”Educación basada en la evidencia: retos y propuestas de mejora”. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  2. a b (Ingelesez) What is dyslexia – European Dyslexia Association. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  3. (Ingelesez) «What is Dyslexia? | Dyslexia Research Trust» DRT Website (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  4. Wagner, Richard K.; Zirps, Fotena A.; Edwards, Ashley A.; Wood, Sarah G.; Joyner, Rachel E.; Becker, Betsy J.; Liu, Guangyun; Beal, Bethany. (2020). «The Prevalence of Dyslexia: A New Approach to Its Estimation» Journal of Learning Disabilities 53 (5): 354–365.  doi:10.1177/0022219420920377. ISSN 1538-4780. PMID 32452713. PMC 8183124. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  5. «Understanding Dyslexia» www.dyslexiacenterofutah.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  6. (Portugesez) Portal da Dislexia » Prevalência da Dislexia. 2013-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Cuál es la prevalencia de la Dislexia?» Diseasemaps (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  8. «La dislexia afecta al 15 % de la población mundial» www.unl.edu.ar (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  9. (Gaztelaniaz) «Dislebi: ¿Qué es la dislexia?» Euskadi Dislexia (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  10. (Gaztelaniaz) Condiciones propias del alumno con dislexia en el aula. (2018-08-16). «La atención al alumno con dislexia en el sistema educativo» APPF.es | Cursos homologados online (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  11. a b c d e (Frantsesez) Ramus, Franck. (2012-11-13). «Les causes de la dyslexie» Mon Cerveau à l'école (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  12. (Gaztelaniaz) Llopis Paret, Ana María.. (2020). La Dislexia. Editorial CEPE ISBN 978-84-85252-12-1. PMC 1283860078. (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  13. (Ingelesez) Association, British Dyslexia. «What is neurodiversity?» British Dyslexia Association (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  14. Zailtasun hori larri, ertain edo arintzat jo daiteke. Ikus DSM-V, hau da, Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua, (bilatu: "Hasierako asaldurak haurtzaro, pubertasun eta nerabetasunean > Ikasteko asaldura > dislexia. (F81.0) ((315.00.)) atala". Dislexiaren ataleko laburpena hementxe: (Gaztelaniaz) Helena Alvarado. "Trastorno específico del aprendizaje. Dislexia". 2015[Betiko hautsitako esteka]
  15. (Gaztelaniaz) Rello, Luz. (2018). Dislexia y otras condiciones relacionadas: comorbilidades y fortalezas. Paidós ISBN 978-84-493-3496-2..
  16. Tim R. Miles: "Some problems in determining the prevalence of dyslexia"
  17. Garaialde, Olaia L.. «Dislexia goiz atzematearen gakoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-08).
  18. Ikus, esate baterako, (Gaztelaniaz) Helena Alvarado. "Etiologia de la dislexia". 2015. 15. or.
  19. Mitchigan Dyslexia Institute, Inc.: "What is dyslexia": ... “Over 40 million Americans suffer from dyslexia. Among school children, the prevalence of dyslexia is estimated to range from five to 17 percent”
  20. "Zer genek laguntzen digute irakurtzen", Elhuyar.eus
  21. * (Gaztelaniaz) Martínez, B.; Rico, D. "Manual DSM.5. ¿Qué modificaciones nos esperan?" UNED. (...) "Respecto a los trastornos del aprendizaje, que en el DSM-IV-TR incluían el trastorno de la lectura, el trastorno del cálculo, el trastorno de la expresión escrita y el trastorno del aprendizaje no especificado, a partir del DSM-V pasarán a denominarse Trastorno de Aprendizaje Específico, que comprende distintos trastornos que interfieren con la adquisición y el uso de una o más habilidades académicas como: el lenguaje oral, lectura, escritura o matemáticas. No está incluido el trastorno del aprendizaje no especificado. Estos cambios no están exentos de polémicas, ya que son muchas las asociaciones y colectivos que han mostrado su disconformidad al considerar que desaparecen los anteriores tipos de trastorno del aprendizaje (dislexia, discalculia y trastorno de la expresión escrita), perjudicando seriamente a una importante cantidad de niños. La Junta Directiva de la Asociación Internacional de Dislexia (IDA) en 29 de mayo 2012, aprobó una declaración donde se refleja la gran preocupación de sus miembros por la supresión del término dislexia en la categoría diagnóstica de trastorno del aprendizaje específico en el borrador más reciente del DSM-5 (...)
  22. (Ingelesez) «Around 2 million people in the UK have a learning disability like dyslexia | Dyslexia Research Trust» DRT Website (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  23. (Ingelesez) «Arranging An Assessment at the Dyslexia Association of Ireland» Dyslexia Ireland (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  24. (Gaztelaniaz) Guía de buenas prácticas. El profesorado ante la enseñanza de la lectura. 2010-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  25. EAE: (Gaztelaniaz)Pautas - dislexia - exámenes
  26. Hezkuntza Saila. (2022). 2022-2023 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako institutuetan. Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila, 44-45 or..
  27. (Gaztelaniaz) EAE - Hezkuntza Saila. (2020). Propuestas inclusivas para la intervención con el alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo (NEAE). Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1-92 or. ISBN 978-84-457-3561-9..
  28. (Gaztelaniaz) Protocolos de detección y actuación en dislexia para Bachillerato. disfam.org, 1-21 or. ISBN Nº de registro: PM-386-2010..
  29. (Gaztelaniaz) «La atención al alumnado con dislexia en el sistema educativo en el contexto de las necesidades específicas de apoyo educativo - Publicaciones - Ministerio de Educación y Formación Profesional» sede.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  30. a b (Ingelesez) «Famous People with Dyslexia [A List of 200+ Actors, Athletes, Musicians & Scientists»] Ongig Blog (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  31. (Ingelesez) «16 Historic figures and celebrities who have dyslexia» Touch-type Read and Spell (TTRS) (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  32. (Ingelesez) List of people with dyslexia. 2022-11-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  33. (Ingelesez) «Famous Dyslexics. Keanu Reeves Dyslexic Superstar» LDRFA 2021-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Artigas, Josep: "Quince Cuestiones Básicas sobre la Dislexia". 2003.
  • (Gaztelaniaz) Critchley, M.: El niño disléxico, Alcoy: Marfil. Orig. (1970)
  • (Gaztelaniaz) MINISTERIO DE EDUCACIÓN, CULTURA Y DEPORTE Centro Nacional de Innovación e Investigación Educativa. La atención al alumnado con dislexia en el sistema educativo en el contexto de las necesidades específicas de apoyo educativo. ISBN 978-84-369-5411-1 (Ministerioak berak, paperezko edizioekin batera, Interneten argitaratu zuen). 2012.
  • (Gaztelaniaz) Oltra Abarca, Vicente: "La Dislexia: Recuperación de los Problemas de lecto-escritura".
  • (Gaztelaniaz) Rello, Luz: Superar la dislexia. Paidós Educación.
  • (Gaztelaniaz) Torras de Beá, Eulalia: Dislexia: una comprensión de los trastornos de aprendizaje. Bartzelona: Octaedro, 2011.
  • (Gaztelaniaz) Josep ARTIGAS, "Quince cuestiones básicas sobre la dislexia".

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]