Topic on Wikiproiektu eztabaida:Ondarea

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Herriz herriko taula-bildumak osatu direlarik, txalo ta txalo hori egiten lana hartu duten heroiei! Item horietan askotan irudia falta da eta kamera-ikonoak argi adierazten digu hori.

Gertatzen da ordea, ikonoaren bidez igotakoa... ez dela itsatsia geratzen wikidata itemean.

Commons app Areetan

Aldiz erabiltzen baduzue Commons aplikazio mugikorra, bai. Lehengoan pasatu nintzen Areetatik, appa Bizkaiko Zubiaren parean ireki, lau etxe erreskadan argazki-faltan zeudela ikusi eta klik, lau argazki egin nituen. Gero, igotzeko orduan, probak egin ditut: kamera-ikonoarekin, beste barik Commonsera igotzen dituzu, eta wikidata elementua eskuz editatu behar da. App-aren bidez zuzenean igo, eta errazago. Modu batean edo bestean, jada 4 argazki gehiago herriko zerrendan.

Herri batean KDD bat egin eta argazki mordoa egiteko app egokia ere izan daiteke, bide batez. Puntu-urdinetara gehitu daitezke bertan argazkiak edo, banda zabalera aurreztu nahi baduzu, etxean wifiarekin zaudenean a-posteriori ere egin daiteke.

Irudiak errazago gehitzeko metodo honek pentsarazi dit akaso komeni dela Commons kategoria errazago sortzeko modu bat. Ideia konplikatu samar etorri zait burura... baina ez dakit, akaso norbaitek pista erraz bat badu emateko (irudien pista hau bezalatsu).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hala da! Ez dakidana da ea Commonsen kategoriatan sartzen duen. Argazki ikonoarekin hori da asmoa.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Okei, proba gehiago: aldez aurretik sortua badago Commons kategoria bat, irudi bat gehituz web interfazean Kamera-Gehikuntza ikonoarekin Commons kategoria horretara gehitzen da, baina ez da atxikitua geratzen wikidata itemera...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Atzo proba egin nuen eta aukera duzu zuk ere kategoria bat jartzeko, existitzen ez dena. Beraz bai, Commonseko aplikazioa da gure lagunik onena!

"Commons irudia gehitzeko pista erabilgarria" mezuari erantzun