Wikiproiektu eztabaida:Ondarea

Jump to navigation Jump to search

Eztabaida honi buruz

Ondareari buruzko Wikiproiektua koordinatzeko eztabaida orrialdea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Hasi naiz Ipar Euskal Herriko monumentuen taulak egiten eta ondare higigarria ere agertuko da. Lehen genuen zerrenda baino zabalagoa da automatikoki sortzen dena, baina itzulpen lana behar du elementu askotan. Norbait animatzen bada...

"Ipar Euskal Herria" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Nafarroan monumentu izendatutako megalito guztiak jada igota daude Wikidatara. Oso gutxiren inguruko artikuluak ditugu, baina kontsulta daitezke sarean gauza gehiago, Nafarroako erregistroan.

"Nafarroako ondare arkeologikoa igota" mezuari erantzun
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Herriz herriko taula-bildumak osatu direlarik, txalo ta txalo hori egiten lana hartu duten heroiei! Item horietan askotan irudia falta da eta kamera-ikonoak argi adierazten digu hori.

Gertatzen da ordea, ikonoaren bidez igotakoa... ez dela itsatsia geratzen wikidata itemean.

Commons app Areetan

Aldiz erabiltzen baduzue Commons aplikazio mugikorra, bai. Lehengoan pasatu nintzen Areetatik, appa Bizkaiko Zubiaren parean ireki, lau etxe erreskadan argazki-faltan zeudela ikusi eta klik, lau argazki egin nituen. Gero, igotzeko orduan, probak egin ditut: kamera-ikonoarekin, beste barik Commonsera igotzen dituzu, eta wikidata elementua eskuz editatu behar da. App-aren bidez zuzenean igo, eta errazago. Modu batean edo bestean, jada 4 argazki gehiago herriko zerrendan.

Herri batean KDD bat egin eta argazki mordoa egiteko app egokia ere izan daiteke, bide batez. Puntu-urdinetara gehitu daitezke bertan argazkiak edo, banda zabalera aurreztu nahi baduzu, etxean wifiarekin zaudenean a-posteriori ere egin daiteke.

Irudiak errazago gehitzeko metodo honek pentsarazi dit akaso komeni dela Commons kategoria errazago sortzeko modu bat. Ideia konplikatu samar etorri zait burura... baina ez dakit, akaso norbaitek pista erraz bat badu emateko (irudien pista hau bezalatsu).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hala da! Ez dakidana da ea Commonsen kategoriatan sartzen duen. Argazki ikonoarekin hori da asmoa.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Okei, proba gehiago: aldez aurretik sortua badago Commons kategoria bat, irudi bat gehituz web interfazean Kamera-Gehikuntza ikonoarekin Commons kategoria horretara gehitzen da, baina ez da atxikitua geratzen wikidata itemera...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Atzo proba egin nuen eta aukera duzu zuk ere kategoria bat jartzeko, existitzen ez dena. Beraz bai, Commonseko aplikazioa da gure lagunik onena!

"Commons irudia gehitzeko pista erabilgarria" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Aurrekoan @Luistxok galdera interesgarria egin zuen: nola has daiteke Harana herriko ondareari buruzko zerrenda bat egiten? Nik erantzun laburra eman nion: Eusko Jaurlaritzak emandako monumentuen zerrendan ez dago bat ere Haranakoa, beraz ezin dugu jarri. Amaitu dut igotzen Wikidatara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elementuen zerrenda eta hainbat duda sortu zaizkit horren inguruan.

Lehenik eta behin, historia pixka bat. Ondarearen zerrendak egiten hasi ginenean, Frantziako eta Espainiako irizpideak erabiltzen hasi ginen. Frantzian Merimee zerrenda erabiltzen da, eta eraikin bakoitzak kode bat du. Espainian Bien de Interés Cultural direlakoak erabiltzen dira, eta hauek ere kode bat dute, baina batzuetan kode bera dute eraikin guztiek (Alde Zahar batek, adibidez). Teorian guztiek dute R.I.-XX-YYYYYYY-00000 motako kode bat, non 00000 hori alda daiteke objektu ezberdinak identifikatzeko. 1985ean izendatuak zeuden monumentu guztiak bildu ziren, eta ondoren Erkidegoetara igaro zen konpetentzia; honela, Hego Euskal Herriko zerrenda, basikoki, 1985ekoa da.

Geroztik gauza asko gertatu dira, tartean Eusko Jaurlaritzak ondarearen inguruko definizioa egin du, ondasun eraiki, arkeologiko eta higigarriaren artean bereiziz. Sailkatua zein inbentariatua dago, baina horrek guri berdin digu fase honetan. Iaz genuena, beraz, Merimee eta BIC kodea zuten eraikinak ziren, oso gutxi. Aurten duguna da horri guztiari gehitutako EJren zerrenda (5.000 eraikinetik gora). Gainera, badirudi Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ere badituztela euren zerrendak, atzitzeko zailak, orokorrean EJrenak baino laburragoak baina ez direla koinzidenteak. Azkenik, herri batzuek euren eraikin babestuak ere badituzte, EJren zerrendatik kanpo.

Nafarroan egoera askoz korapilotsuagoa dela ematen du. Hasteko, izendatutako monumentuak oraindik ere BIC horiek dira, eta oso gutxi dira. Baina, badago milaka monumentu inbentariatuak dituen webgune bat, non eraikinak ez diren agertzen baina bai, adibidez, etxeetako armarriak. Babesturik daude eta BIC direla dio. Orrialde horretan kode bat dute elementu guztiek (higiezin zein higigarri) eta kasu batzuetan (ez naiz ausartzen gehienetan esatera) koordenatuak dituztela ere ikusi dut. Nafarroako Gobernuak egindako legean ondare gisa jasotzen dira eraikinak, arkeologia guneak, higigarriak, kultura (immateriala), paisaia eta natura. Gainera, hiru babes maila ezartzen dira: BIC (Bien de Interés cultural), BIN (Bienes inventariados, aurrekoak baino garrantzi gutxiago dutenak) eta BRL (Bienes de Relevancia Local). Azken hauek herri bateko zerrendan jartzeko aproposak dira ere, baina ez dute zertan izan behar beste monumentuen "mailakoak". Eta hau gutxi balitz, udal bakoitzak bere "udal plana" egiten du, non babestu beharreko eraikinak zeintzuk diren adierazten duen eta 3 babes maila ezberdinen arabera sailkatu: 1 babes osorako, 2 egiturazkorako eta 3 elementu batzuetarako. Hemen Iruñeko Alde Zaharreko 18 katalogoetako 1.

Azken dokumentu hauek bereziki interesgarriak dira: lege dira eta, beraz, domeinu publikoan daude Espainiako legediaren barruan eta planoak zein argazkiak dituzte. Iruñekoaz gain, bilaketa azkar bat eginez, Lakuntzakoa ere aurkitu nuen atzo, baina ez dakit zenbat dauden eta, ematen duenez, guztiak daude PDF formatoan eta ez excel modukobatean, Wikidatara erraz esportatzeko.

Beraz, eztabaida irekia dago: zer jaso beharko genuke guk herrietako ondare orrialde horietan?

@Xabier Cañas @Suna no onna @Aitzolete @Xabi22 @MerZab @Inaki.alegria @Ernestobanpiroa @Lainobeltz @Asier Iturralde Sarasola

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Lehenengo, eskerrik asko herriz herriko datu-igotzea eta orriak sortzeagatik.

Bigarrenik, igotako datuak direnak dira, eta bale, Haranan ez dago ezer, eta gero beste herri batzuetan, bistakoa da exhauistibitatea konparatuz beste herri batzuetako hutsune eta deskuidoarekin. Bastante sui generis da egin zen sailkapen hura...

Hirugarrenik, "kultura ondasunak" kontzeptu aski zabala da zehazki 1985eko izendapen horietatik haratago doana. Nire ustez, helburua behar luke izan herri bakoitzean iturri desberdinetakoak izendatzea. Ahal bada, wikidatako datu-karga egituratuekin, baina bestela... ba beste modu pedestreagoan ere. Alegia, Zerrenda:Haranako kultura ondasunak esistitu beharko litzateke, eta baita Zerrenda:Lizarrako kultura ondasunak eta Zerrenda:Aiherrako kultura ondasunak. Ze, kultura ondasunak egon badaude EH-ko herri guztietan. Horri horietara iristeko lehen urrats bat litzateke orain arte sortutakoetan, lehen atalburua Ondarea izatetik, zerbait espefizifikoagoa izatera pasatzea, Eraikitako euskal ondare nabaria. Adibidetxo bat egiten ausartu naiz: Zerrenda:Elgetako kultura ondasunak


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, zuk diozun adibidearen antzeko zerbait dut buruan oraintxe. Herri bakoitzean dauden gauzak, instituzio ezberdinen arabera. Adibidez, Getxon Bizkaiko diputazioaren arabera ez dago ezer ere, EJren arabera 200 eraikin inguru eta UNESCOren arabera gizateariaren ondarea den eraikin bat. Horregatik, iturri ezberdinek diotenarekin, ondare eraiki (EAE, Nafarroa Garaia eta Ipar EHn ezberdina dena definizio legalaren arabera), ondare arkeologiko, ondare inmaterial eta udalak definitzen badu zerbait, ba hori ere.

Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Aurrekoekin lotuta, izendapen ofiziala ez dituzten inguruak jasotzeak garrantzi handia izango luke ene ustez, horrek nolabait leku horien babesa indar dezake-eta. Ondarearen webgunean badira leku ofizialetik kanpo beste zerrendak: aztarnategiak, aztarnategiak izan daitezke tokiak... informazio horiek ezin ditugu nolabait jaso?

Besarkada bat!


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lehenengoa da, niretzat, labainkorra dena: nola jartzen dugu muga? "Eraikin hau gustatzen zait" ezin da izan, horregatik du garrantzia zerrenda ofizial batetik egiteak.

Bigarrenari dagokionez, bai, horiek jaso nahiko nituzke nik ere, baina EJk ez digu zerrenda hori pasa. Nik uste orain hauekin amaitzen dugunean zerbait erakusteko moduan egongo garela eta eskatzeko bigarren zerrenda hori. Aztarnategiak, balizkoak eta megalitoak dituzte zerrendatuta, eta horiek hemen egotearen alde nago, dudarik gabe.

"Ondarea definitzen" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Lainobeltz edo beste norbaitek: sortutako zerrenda automatikoetan argi ikusten da zeintzuk dituzten bi koordenatu eta zeintzuk ez. Wikidatako item horietara joan eta erreferentziarik ez duena (Ondarearen erreferentzia dutenak perfekto daude) kendu beharko litzateke.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)

👍

"Koordenatu bikoitzak kentzea" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Asier Iturralde Sarasola (eztabaidaekarpenak)
"Usurbil prest" mezuari erantzun
Aitzolete (eztabaidaekarpenak)

Aupa, Eusko Jaurlaritzak pasatako zerrendari Ondarearen web guneko informazioa gehitzea lortu dut: item bakoitzaren periodo orokorra, mendea, tipologia, babes maila eta baita onartutako boletinaren erreferentzia ere. Informazio guztia zerrenda bakarrean izateak datuak automatikoki igotzeko aukera eman behar liguke, OpenRefine erabiliz adibidez, ezta @Theklan?

Ez dut gehiegi saltseatu eta ideia handirik ez tresna hori nola erabili. Ereduren bat jartzeko modurik norbaitek?

Mlskr,

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, agian egokiena da fitxategi horrekin zu aritzen ez bazara, niri pasatzea eta egingo dut eredu bat, ikusteko nola dabilen. Hori bai, orain arte igotakoetan begiratu beharko dut berriro ere nola aritu.

"Datuak automatikoki erauzi eta igo" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Egin dudan lehenengo gauza da Bizkaiko udalerri guztietako informazioa igotzea. Orain hasi naiz beste modu batez aurkezten ondarea, begiratu, adibidez Zerrenda:Abanto-Zierbenako kultura ondasunak. Mapak egiteko sistema aztertzen ari naiz, baina zaila ematen du modu automatizatuak egitea.

Falta diren hurren pausoak:

  • Item bakoitzaren eraikuntza garaia eta mota jartzea. Hau scrapper baten bidez eta urlaren edukiaren bidez egin daiteke erdi-automatikoki, Aitzoletek esan didanaren arabera.
  • Itemetan argazkiak jartzea baldin badaude. Oraingo zerrendatan agertzen dira argazkiak, baina itemean jartzea da gakoa sistema berrira pasatzeko. Hala ere, Commonsen badaude argazki asko ondarearenak direnak eta ez daudenak identifikatuta.
  • Item bakoitzarekin commonseko kategoria bat sortu. Hau agian erdi-automatizatu daiteke ere, baina herriz herri begiratu beharko litzateke zer dagoen jada, ze agian beste izen batekin daude egina.

@Xabi22 @Luistxo @Xabier Cañas @Luistxo @Suna no onna

Aitzolete (eztabaidaekarpenak)

Aupa, item bakoitzaren fitxa atzitu eta datuak (mendea, tipologia, kategoria...) ateratzea erraza izango zelakoan nengoen, baina ez. Neretzat ez behintzat. Tarte bat dudanean berriro begiratuko dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Tipologia erlatiboki erraza da, slugean baitago sartuta.

"Bizkaia igota Wikidatara" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Gipuzkoako igoera" mezuari erantzun
Ez dago gai zaharragorik