Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Proiektu berri bati ekin diogu Euskal Wikilarien Kultura Elkartean. Hilabete batez Aiurri aldizkariaren argazki artxiboa digitalizatu eta igoko dugu, eta neurtuko dugu zenbat irudi igo daitezkeen. Wikitekan ere esperimenturen bat egingo dugu.

Oraindik ez dugu komunikazio publikorik egin, baina jakizue jada igoera hasi dela eta gauza oso politak daudela. Antolatzen lagundu nahi baduzue, edo irudi horiek baliatu, c:Category:Images_from_Aiurri bisita dezakezue.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Agian ikusiko zenuten baina borratzeko arriskuan daudenaren abisua dute argazki horiek.

"This media file is missing essential source information. The author and source of the file must be given, so that others can verify the copyright status. Edit the file description page to add source information. Unless this issue is resolved, the file will be deleted seven days after this tag was added (11 October 2019)"


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko abisatzeagatik!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Igo ditugu jada 1994ko argazki guztiak eta 1995eko lehen erdia. Honekin amaitu da proiektu piloto hau, hilabete batez gauza ederrak eman dituena. Nahi baduzue, lagundu dezakezue irudiak jartzen. BAP!! musika taldearen lehen argazki librea ere aurkitu dut bertan!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Iepa! Igo ditugu argazki gehiago, 2.000 baino gehiago daude. Aurrekoan bezala, laguntza beharko da edukiak antolatu eta hemen erabiltzeko.

Bestetik, asteazken honetan, otsailak 26, arratsaldeko 19:00etan ekimen hau aurkeztuko dugu Andoaingo Udal Artxiboan. Guztiak zaudete gonbidatuta: https://twitter.com/toki_kom/status/1230175075351048192

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Aiurriko argazki artxiboa" mezuari erantzun