Edukira joan

BAP!!

Wikipedia, Entziklopedia askea
BAP!!
Datuak
JatorriaAndoain (Gipuzkoa)
Musika motaHardcore punk
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)1984 - 1996
Produkzioa
Diskoetxea(k)Basati Diskak
Esan Ozenki
Taldekideak
Eneko Abrego
Jomes
Drake
Mikel Abrego (1989-1996)
Lehengo taldekideak
Txampi (1984-1989)
Andreu
Informazio gehigarria
Badok: bap Musicbrainz: de30bb14-8175-42af-bb98-cd6bd92dbda9 Songkick: 120690 Discogs: 1077581 Musikasten: bap Edit the value on Wikidata

BAP!! (Babarruna ta aza popularra!!) 1984. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Taldea 1996an desegin zen.[1]

  • Eneko Abrego (Abeslaria)
  • Drake (Baxua eta gitarra)
  • Jomes (Gitarra)
  • Andreu (Baxua)
  • Txanpi (Bateria)
  • Mikel Abrego (Bateria)

Andoainen (Gipuzkoa, Euskal Herria) sortu zen 1984an. Eneko Abregok, Andreuk, Drakek eta Txanpik musika taldea sortu zuten, instrumentuak jotzen abilidade gutxi zutela. Euskal Herrian, hardcore punka lantzen hasi ziren lehen taldeetako bat izan zen BAP!!. Bad Brains taldearen eragina izan zuten beren ibilbidean.

1986an, lehen maketa grabatu zuten, Babarruna ta Aza Popularra!! izenekoa. Maketa hori kontzertuetan saltzen hasi ziren. Haren ondoren, lehen lau abesti ofizialak grabatu zituzten Condenados a luchar (Discos Suicidas) diskorako. Disko horretan, Zer bizio, Porkeria T, Ultimatum, M.C.D. eta Danba taldeek ere parte hartu zuten.

1988an, lehen diskoa kaleratu zuten (Bidehuts eta Etxehuts) Basati Diskaken laguntzaz. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta haien ordez Mikel Abrego (Enekoren anaia) eta Jomes sartu zirenean, taldekide batzuek instrumentuak aldatu zituzten: Drakek gitarra utzi eta baxua hartu zuen eta Jomes gitarraz arduratu. Formazio berriarekin, Zuria beltzez diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.

Hirugarren lana 1994an kaleratu zen, Lehertzeko garaia izenarekin. Diskoetxez aldatu eta Esan Ozenkik kaleratu zien. Kritikari askoren ustez, haien diskorik onena da, bai hitzen aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik ere, musikariek gero eta hobeto jotzen baitzuten.

1996an, taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ...ta bestela ondo? bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti egon ziren gaztetxe horri lotuak. Kontzertu hura CD eta DVD formatuetan kaleratu zuen Metakek.

Gaur egun, BAP!!-eko kideek Anari edo Inoren Ero Ni taldeetan segitzen dute jotzen.[2]

Zuria beltzez eta Bidehuts eta Etxehuts diskoak, Esan Ozenkik berrargitaratu zituen CD formatoan (1996.

  • Condenados a luchar (Discos Suicidas, 1986). Disko errekopilatorioa. Bertan lau abesti editatu zituzten: Plastikozko janariak, Tortura NO, Euskal Polizia eta Palabras de engaño.

Bildumetako partehartzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bap!!. (kontsulta data: 2017-03-23).
  2. Inoren Ero Ni. (kontsulta data: 2017-03-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]