Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Dentsitate okerrak, Espainiako udalerrien infotaulan

4
Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Galder. Ikusi dut Espainiako udalerri bakoitzaren artikuluko infotaulan dentsitatea oker agertzen dela. Adibidez:

  • Argoñosen 1.744 biztanle dira, eta 5,51 kilometro koadro, baina formulak dio dentsitatea 7.091,82 bizt./km² dela.
  • Santanderren 173.957 biztanle dira, eta 35 kilometro koadro, baina formulak dio dentsitatea 1.116,43 bizt./km² dela.

Beraz, lehenengo kasuan benetakoa baino askoz dentsitate handiagoa adierazten du; eta bigarrenean, askoz txikiagoa. {{Espainiako udalerri infotaula}} txantiloiko formula konpondu beharko litzateke, baina ez dut asmatzen... Ea zuk asmatzen duzun.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Saiatuko naiz. Agian txantiloi hori osorik berregin beharko genuke, datuak egonkortzeko bada ere.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Sinpleena egin dut: txantiloi hori fulminatu eta guztiak "hiri infotaula" izatea. Hori ondo dago, eta datu berberak ematen ditu (gizon-emakume ratioa izan ezik, hori ezinezkoa da Wikidatatik).

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Oso konponbide ona iruditzen zait. Horrela, Espainiako udalerri bakoitzeko datuak (alkatea, biztanle kopurua...) eguneratzen ibili beharra saihestuko dugu. Aldaketa hori egin duzun arte, infotaulako datu asko zaharkituta izan ditugu...

"Dentsitate okerrak, Espainiako udalerrien infotaulan" mezuari erantzun