Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Aste Santuko editatoian entzun bai baina ganoraz apuntatu ez nuen kontu bat: Nola erabili QuickCategories tresna kategoria berriak sortzeko euskaraz (erdarazko adibideren batetik abiatuz, uste dut) eta haiek hornitzeko.

@Theklan lagunari eskaera: dokumentatuko zenuke idatziz nonbaiten? eskerrik asko. Wikidata bilaketa batzuk tartean zeuden ezta?

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko... saiatu naiz instrukzioak jarraitzen, baina seguru gaizki egiten dudala puntu batean baino gehiagotan. Ea ba. Helburua, Hilezkortasunaren kategoria lortzea (anbizio pixkatekin, jeje!)

Batetik... Hilezkortasuna izeneko cat bat sortu behar dut hasi aurretik? edo prozesuak berak sortzen du? Nik ekin diot zerotik, momentuz ez da esistitzen Kategoria:Hilezkortasuna eta sortu gabe ekin diot.

Beraz... Ondo bete dut wikidata querya? https://i.imgur.com/mJZd3gc.jpg

Esango nuke baietz, ze emaitza zerrendatxo bat eman dit... https://i.imgur.com/Fo3JKvV.jpg

Baina hori nola kopiatzen dut? Gainetik kursorea pasatu selekzionatuz eta hori? Halaxe eraman dut QuickCategories-era baina... https://i.imgur.com/rFycb99.jpg

Sumbit Batch eman eta emaitzak Not Done esan dit. Eta ez dakit wikidomain eta Title alorrak ere ondo bete ditudan... Hortxe, ataskatua.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ondo egin duzu guztia. Title hori jartzea ere ez da derrigorrezkoa. Submit batch eman eta gero, bheean, "Run this commands" edo "Run whole batch in background" eman behar diozu. Lehenak 50eko muga bat du, bigarrenak guztiak egiten ditu.

Kategoria ez da zertan sortua egon behar aurretik. Baina ez du sortzen, dena hor sartzen du baina kategoria oraindik sortzeke egongo da. Zuk egin beharko duzu hori eta kategoria hori zein kategoriari dagokion esan.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, instrukzioak berriro segituz, lortu dut tresnarekin moldatzea eta kategoria batzuekin egin ditut jada aprobak. Laguntza:QuickCategories luzatu dut, apunte pare bat eta iruditxo bat gehituta, pixkar argiago uzteko gogoz.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, nik ere gehitu dut beste esalditxo bat amaieran, kategorien kategorizazioari buruz. Behin hasita, hobeto kategorizazioan sakontzea!

"QuickCategories nola erabili" mezuari erantzun