Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon denoi, ez dakit zuei ere gertatzen zaizuen. Nik ez dut Txokoan hizkuntza arteko estekarik ikusten. Saiatu naiz hori Wikidatan aldatzen, baina esaten dit dagoeneko estekatuta dagoela eta, beraz, ezin dudala esteka berririk sartu. Txokora estekatuta dago, bai (Village Pump, Café...), baina haiek gu "ikusten gaituzte" ezkerreko esteketan eta guk, ordea, haiek ez.

Bestetik, Txokoa (Q16503) ezin izan dut Wikidatan editatu, giltzarrapoa duelako. Bakarrik adminek egin dezakete? Ez dakit.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Iñaki LL:: hizkuntz arteko estekena ez dut uste wikidatako kontua denik, orri mota honen diseinuarena baino (ez dakit, ordea, non begiratu hori). Wikidatan niri ere giltzarrapoa agertzen zait, wikidatako administratzaileentzat egongo da mugatua.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Lainobeltz egiaztatzearren. Wikidatakoa ere... Ez du deskribapenik

"Txokoak hizkuntza arteko estekarik ez" mezuari erantzun