Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Azpitituluak.eus webguneak, jakingo duzuen bezala, 1200 pelikulatik gora ditu erabilgarri euskarazko azpitituluekin (azpitituluak soilik ematen ditu, gero horiek pelikulari erantsi behar zaizkio). Zergatik ez dugu, aukera dagoen kausetan, esteka bat ipintzen pelikulen infotaulan, horrela irakurleak eskura eta zuzenean izan dezan filma euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera?

Ez dakit hori egin daitekeen edo ez. Agian Wikidata erabili beharko da infotaula automatikoa erabiltzen dugulako filmetan. Egokiena bot batek automatikoki egitea izango litzateke, noski, baina egin al daiteke horrelako zerbait?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Egin daiteke, baina Wikidata bidez egitea uste dut ez dela posible. Bestetik, ez dakit legala den copyrightdun materiala duen gune bateko deskarga gunera lotura egitea.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Nik ez dakit ezer handirik copyright eta halakoei buruz, baina azpitituluak.eus webgunean, nik dakidala, .srt motako fitxategiak argitaratzen dituzte, itzulpenak, gero .mp4 edo dena delako pelikuletara "akoplatu" behar direnak software jakin baten bidez. Hau da, ez dituzte pelikulak bere osotasunean argitaratzen, soilik haien azpitituluak. Hala ere, baliteke ez izatea hori ere legala?

Dena dela, Eusko Jaurlaritzak lagundutako webgunea da eta nahiko absurdoa izango litzateke gobernu batek informazio ilegala duen webgune bat babestea, ez da hala?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Pelikula baten testuak (bere gidoia) edo liburu batek copyright status bera dute.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Ba lege kontuengatik ezin bada hori egin, pena handia da. Oso garrantzitsua litzateke jendeari jakinaraztea pelikula hori euskaraz ere irakurri/ikusi daitekeela, euskararen sustapenerako proiektu hau besteekin saretzea. Bestela, denok dakigu zein hizkuntzara joango den jendea pelikulak ikustera, ezjakintasunagatik.

Giza jakintza guztia askatzea du helburu entziklopedia honek, goiz hala berandu lege horiek pasa beharko ditu jakintza guztia askatu nahi badu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit, nire iritzia da. Ea zer dioten proiektua gehiago ezagutzen dutenek. cc @Luistxo

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Azpitituluen edukia, gidoi bateko elkarrizketetako hitzak, copyrightdun materiala da. Open Data Euskadik banatzen dituenak cc-by zigiluz doaz, baina ez dakit zer nolako eskubide negoziaketa egon den atzetik hori justifikatzeko ala ez. Normalean azpititulu banaketari ez diote erreparatzen copyright-aren bijilanteek baina batzuetan bai.

Fitxan baino, loturak jar daitezke kanpo-loturetan, akaso.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hori logikoagoa iruditzen zait, baina Wikidatan ezingo dugu jarri, ez luke pasako bertako propietate izateko iragazkia.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Agian txantiloi bat sortu Commonskat bezalakoa? Kanpo loturak oso jende gutxik ikusten ditudala uste dut, ezin daiteke fitxaren azpian txantiloi bezala jarri edo? Ulertzen dut erantzuna ezezkoa bada.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Sortu daiteke, baina uste dut ez dela egokia. Berriro ere, copyrightdun material nondik jaitsi daitekeen iragartzea ez da legala.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Ikuspegi pertsonaletik erantzunez (irizpìde wikipedikoak albo batera utziz), zenbat eta arreta gutxiago deitu azpitituluak-eus-ek, hobeto proiektuarentzat. Sekretutxo bat: edukia kentzeko mehatxu bakarrak jaso ditu guneak, baina serioak; asma norengandik: Studio Ghibli!

"Azpitituluak.eus Wikidatan" mezuari erantzun