Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! 2020ko Beiruteko leherketak artikuluan, Gertakari infotaula txantiloia baliatu dut. Une honetan, hilak, zaurituak, desagertuak agertzen dira (=Propietateak) kaltetutako pertsonen artean. Txantiloian badago "Eragin zuen" parametro bat, eta hor sartu nituen etxegabeak, ez bainuen lekualdatuak edo desplazatuak propietatea aurkitzen Wikidatan.

Trukean, kaltetutako pertsonen kontzeptu horretan, Q706601 edo pertsona lekualdatuak ezaugarria aurkitu dut, baina ez da propietatea. Gainera, ez da hondamen baten azpiklasea, emigrazioarena baizik. Nola eskuratu lekualdatuen propietate bat? Sortuz gero, badago izen bera duen ezaugarri (Q) bat, goian estekatua.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Ez dago propietaterik horretarako. Saia gaitezke eskuz bat sartzen txantiloian, baina Wikidatatik ez dator. Aldaketa egingo dut.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ederki! Eskerrik asko Theklan. Nahiko ondo da. Saiatu naiz gizaki/objektu (kalteak) ordenan jartzen artikuluan bertan, baina ez da aldatzen. Orain nahasita agertzen dira. Hori alda daiteke (txantiloian zenbakiak aldatuz) ala txantiloiko parametro (zk) horiek beste txantiloi bati loturik daude?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Txantiloian zenbakien ordena aldatuz egin daiteke, bai.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Perfect!

"Gertakari infotaula txantiloiko parametroa" mezuari erantzun