Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Urnieta herriaren auzoak, monumentu megalitikoak eta mendiak aztertzen ibili naiz azken egunotan eta ikusi dut Eteneta harrespila Andoain udalerriaren lurretan dagoela jartzen zuela Wikipedia honetan gai horri dagokion artikuluan. Aldaketa egin diot, ondorengo iturrietan oinarrituta:

*Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webguneko datuak.

*Eusko Jaurlaritzaren Ondarearen webguneko datuak.

Hala ere, oso ohikoa da nahasteak (eta batzuetan kontraesanak) egotea udal-mugen inguruan, horregatik, jakin nahiko nuke etorkizunerako zein den Euskarazko Wikipediak horrelako zalantza baten aurrean erreferentzia gisa hartzen duen webgunea edo iturria.

Eskerrik asko!

"Kartografia eta udal-mugak" mezuari erantzun