Topic on Wikipedia:Txokoa

Hondaralea (eztabaidaekarpenak)

Aupa,

Wikipedia bidez, espainoletik euskarara itzulpena egitean, sistemak erabiltzen duen tresna ez da batere zehatza (pentsatzen dut google translate erabiltzen duela). Horregatik, itzultzaile neuronala saiatzen naiz erabiltzen, nahiz eta horrela "estekak" galtzen ditudan.


Izugarrizko aurrerapena izango zen "itzultzaile neuronala" wikipedian integratzea, bai espainoletik, bai ingelesetik euskarara ekartzeko orri berriak.


Ba al dago horrelako egitasmorik?

Izan ongi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dago gure esku, baina denbora daramagu saiatzen beste bide batzuetatik. Baliteke ikasturte honetan integratuta egotea.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

@Hondaralea: bai, badago Content Translation-en txertatzeko egitasmoa, baina arazoren bat dago, eta itxaron egin behar.

Bide batez, biografiatan, gogoratu {{bizialdia}} txantiloia txertatzea, azken aldian biografia ugari sortzen dira, eta artikuluak berrikusten gabiltzanoi ez digu denborarik ematen denetan txertatzeko.

Ondo izan

Hondaralea (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, bizialdia txantiloia ez nuen ezagutzen

"Itzulpenak" mezuari erantzun