Topic on Wikipedia:Txokoa

Txikillana (eztabaidaekarpenak)

Aupa, orain arte ez zait halakorik gertatu, baina "biografia taula automatikoa" plantillarekin arazoak izaten ari naiz. Aurreko baten gertatu zitzaidan estrainekotz, Pedro Chastang artikuluarekin: orduak pasatu arren (bai baitakit, batzuetan geldiro doala) ez zuen wikidata itemarekin loturarik egiten. Azkenean zera egin nuen, "Biografia Infotaula automatikoa" zioen txantiloia "Biografia_infotaula_automatikoa" ipini nuen (gidoi baxuarekin) eta martxan hasi zen.

Orain berriz, Silvestre Umerez artikuluarekin alderantzizkoa gertatu zait: "Biografia_infotaula_automatikoa" ipini, eta ezer ere ez. "Biografia Infotaula automatikoa" ipini (gidoi baxu barik) eta wikidatarekin lotu da.

Agian lotuta egon daitekeen beste gauza bat: erreferentzietarako "erreferentzia_zerrenda|30em" erabiltzen dut orain, eta normalean erreferentziak bi zutabetan antolatuta geratzen dira. Orain hau ere ez dabil, eta zutabe bakarrean doaz.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Txikillana:

Uste dut katxe kontua dela. Niri taula hutsik agertzen zaidanean, aldatzeko botoiari eman eta ezer aldatu gabe gorde emanda lotura egin eta taula eguneratzen da.

30em beste kontu bat da (ikus Em (tipografia)). Zutabearen zabalera da definitzen dena, eta nabigatzailearen zabalera handiagotzen bada zutabe gehiago agertuko dira, kabitzen diren beste 30em-ko zutabe. Nabigatzaileak "zabalera estandarra" badauka 30em-rekin bi zutabe agertuko dira. Egin aproba nabigatzaileari zabalera gehiago emoten.

Ea horrela... arazoak izaten jarraitzen baduzu esan. Ondo izan

"Plantillek huts" mezuari erantzun