Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Behar-beharrezko artikulua, pozten nau sortu izanak. Gaztelaniazko Wikipedian badago gaiaz zer edo zer, «Inmatriculación» artikuluan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, horixe, hala uste dut nik, baina hutsune handia dago. Artikulu horretan bi artikulu daude benetan: gurasoa eta haurra daude hor, nolabait esateko. Orokorra eta kasu zehatz bat, baina "haurra" gurasoa baino handiagoa da...

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ederki. Elizak bide horretatik bereganatutako erlijiozko herri ondareaz soilik diharduen artikulua izatea nahi baduzu, desegin itzazu nire aldaketak. Hala ere, nik uste hobe litzatekeela lehenik artikulu orokorra sortzea, Elizak bereganatutako ondare horietatik asko pribatuak zirelako, eta hainbat erlijiozkoak ez direlako (pilotalekuak, etxebizitzak, lur sailak...).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, gauza batzuk desegin ditut. Nire ustez, aurrez titulu bat zutenak (pribatuak) ez zituen bereganatu, titulurik ez edo udal titulu bat zutenak baizik, alegia, historikoki herri ondaretzat jo direnak, adierazi beharrik gabe ere (eta hala eraiki ziren, beti ez bada, ia beti).

Bestalde, "ondare" desegin dut, "ondasun" baita ("ondare" multzokaria da, zenbatezina).

"Elizaren matrikulazioak EU WPn" mezuari erantzun