Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Orain hilabete batzuk Elhuyarreko kideek proposatu ziguten ContentTranslation tresnan Elia itzultzailea sartzea, eurek garatutako itzultzaile neuronala. Orain arte produktu horrek hitz muga batzuk izan ditu erabiltzaile "ez profesionalentzat", baina hemen mugarik gabe instalatu nahi zutela aipatu ziguten.

Kostatu da, tartean COVID-19ak eragindako itxialdiak egon direlako hainbat herrialdetan, baina gaurtik aurrera martxan da. Itzultzaile honek Google Translate baino NABARMEN hobeto itzultzen du, eta gainera sei hizkuntzen artean egin dezake: euskara, gaztelania, katalana, galegoa, frantsesa eta ingelesa.

Nik dagoeneko egin ditut froga batzuk eta emaitza izugarria da. Beti beharko ditu zuzenketa batzuk, eta erreferentziak oraindik ere eskuz jarri beharko dira amaitzerakoan, baina bestela hizkuntza horien artean oso ondo dabil.

Erabili, beraz!

Kilkerra (eztabaidaekarpenak)

Berri ona! ELIA itzultzaile lehenetsia da edo nolabait aktibatu behar dugu?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Itzultzen ari zarenean, eskuman agertuko zaizu "Google Translate". Hor klik egin eta Elia aukeratu eta lehenetsi.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Probatu behar! Ederra EUWPrentzat, itzultzaileon patua...

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

«Udalerri Autonomo Matxino Zapatistak» gaztelaniatik itzuliz probatu dut, eta, tira, oraindik asko dago hobetzeko. Hala ere, agian beste testu mota batzuekin emaitza hobeak emango ditu (terminologia eta sintaxi sinple samarreko testuak, edo...).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gaiaren arabera hobeto egingo duela pentsatzen dut. Eta jatorrizko testuaren idazketak ere lagunduko du. Oraintxe gizarte-kontratua itzuli dut ingelesetik eta harrituta nago izandako emaitzarekin.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Probatu dut ContentTranslationen bidez artikulu hau itzultzen, baina ez dit orria sortzen uzten, eta mezu hau dakar: "Your translation cannot be published because it contains too much unmodified text." Gero, Gordetzen jartzen du Argitaratu botoian sakatuz gero, baina ez da gordetzera heltzen. Inori antzekorik gertatu?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aurrekoan gertatu zitzaidan. Testua errebisatzeko eskatzen dizu, baina oso ondo badago... ba akaso esaldi bat ordenaz aldatu dezakezu, eta utziko dizu gordetzen.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Aldatu ditut hainbat esaldi, baina kriston issue zerrenda du, hamazazpi inguru, dela tantxiloiak, dela... Enfin, oraingoz ezin dut argitaratu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Issue txikiak ez dira arazo, horiek oharrak baino ez dira.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala izan bedi. Orain, azkenean, bai, utzi dit. Hala ere, ez dakit zergatik, eskuz sartu ditudanak ez ditu gorde.

"Elia itzultzailea ContentTranslationen prest" mezuari erantzun