Topic on Wikipedia:Txokoa

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Bakea Zigandaren artikuluaren bertsio berri eta erreferentziatu bat idazten ari naiz egun hauetan.

Emakumeekin gertatu ohi den bezala, argazki oso gutxi daude sarean; bat bakarra aurkitu dut, Príncipe de Viana aldizkariak 1966ko otsailean argitaratutako Roncesvalles izeneko gehigarri batean. Kalitate kaskarrekoa den arren, bakarra denez, baimena eskatu diot, postaz, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzari, Commonsera igotzeko CC BY-SA 4.0 lizentzia baten mende; berehala erantzun didate, "Eskatzen duzun argazkia erabiltzeko baimena ematen dizugu" esanez.

Zalantza daukat orain: nola egin behar da, zehazki, Commonsen argi uzteko argazkiaren jabeak baimena eman didala?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Gotzon, horretarako OTRS bat bete eta igorri beharko lukete, araututako baimen egiaztapen bat, ikus hemen. Duela gutxi, Oarsopedian OTRS baimen bat eskuratu dute, prozedura hau erabiliz, beraz. Erraza dute baieztatzea haiek (Nafarroako Gobernua) direla jabeak, baina haien posta elektronikotik bidali behar diote mezua admin egiaztatzaielari. Hona info gehiago. Zalantzarik baduzu, lasai galdetu

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Goikoa oso konplexua bada, Nafarroako Gobernua egilea/jabea dela jar dezakezu, eta euren webgunean bilatu cc-by-sa lizentzia duela dioen lekuren bat. Ezabatu dezakete, ze berez goikoa da eraginkorrena eta onena.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Egin dut Iñakik azaldutako bidea. Bidali diot Nafarroako Gobernuari mezua prestatuta, azalpe guztiekin, zuzenean bidal dezaten VRTra (lehengo OTRS). Espero dut ez dutela arazorik jarriko hori egiteko.

"Argazki baten eskubideak" mezuari erantzun