Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Joan den astez geroztik arazoak ditut itzultzaile automatikoarekin. Artikulu baten itzulpena egin, eta geroago jarraitzeko uzten badut, ez zait gehiago irekitzen, "gordetako itzulpena kargatzen" esaten dit, eta hortxe gelditzen dira erdiko ponpoiloak itzuli-mitzulika. Joan den astean, adibidez, lan potolo bat bi aldiz itzuli behar izan nuen, eta gaur gauza bera gertatzen ari zait. Norbaiti gertatu al zaio? Laguntzerik bai?

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Niri ez zait inoiz horrelakorik gertatu eta ez dakit nola lagundu.

212.55.25.244 (eztabaidaekarpenak)

Dena aldi batez itzuli ordez, zergatik ez zara saiatzen zatika itzultzailean sartzen?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, mila esker erantzunagatik! Gauza batez konturatu naiz; itzulpenak luzeak direnean egiten du "krak", bestela, badirudi ondo egiten duela. Dena den, nola sar dezaket zatika?

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Mila esker hire erantzunagatik! Bidalitako estekak ez zidak gauza gehiegirik argitu, baina ondo zagok. Dena den, gaia duk akatsak itzulpen luzeetan egiten duela; laburretan ondo zebilek. Orain, badaezpada, luzeetan egiten dudana duk itzultzen hasi, eta, bizpahiru paragrafo itzulitakoan, artikulua ireki; gero, itzultzen noan araberan, paragrafoak kopiatu eta artikuluan itsasten joaten nauk. Horrela moldatzen nauk. Ondo zatorkidak, zeren horrela erreferentziak kopiatuta gelditzen dituk..

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Nik ere arazo bera izan nuen! Saiatu nintzen konponbideren bat topatzen eta hemen ere galdetu nuen, baina oraindik ez dut erantzunik jaso. Beraz, zu egiten ari zaren moduan, zati bat itzuli ondoren artikulua argitaratu eta gero hor itzultzen jarraitzen dut.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Gutxienez, erdibide bat aurkitu diagu!

"Itzultzaile automatikoa" mezuari erantzun