Topic on Wikipedia:Txokoa

Gotzon (eztabaidaekarpenak)
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Nik ezin dizut lagundu. Sentitzen dut.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Uste dut konponbidetxo bat aurkitu diodala. Baliteke orri batzuetan oraindik errorea agertzea, cache memoria berritu arte, baina Gotzonek aipatutako orrian dagoeneko ez da ageri.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Mila esker, @Xabier Armendaritz, ikusi dut orain ez dela errorerik ageri.

Azalpentxo bat ematerik izango zenuke, ni bezalako ezjakin batek ulertzeko moduan, msdz?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Gertakari infotaularen kodearen txokoren batean, «Wikidades» modulura jotzeko agindua dago idatzita, baina modulu hori ez dago gure wikipedian (txantiloiaren kodeak Katalan Wikipediatik kopiatzean, halaxe geratuko zen, Wikidades izena egokitu gabe). Gurean, Wikidata izena du modulu horrek, ingelesezko izena bere horretan hartu baitugu.

Ez dut aurkitu ahal izan non dagoen agindu hori, eta horregatik tranpa txiki bat egin dut: Wikidades moduluaren orria sortu dut, Wikidata modulura daraman birzuzenketa batekin. Horrela, txantiloiaren kodea ondo dabil orain.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Oso trikimailu ona, Xabier. Ni ere bila eta bila aritu nintzen, txantiloiaren kodean Wikidades non ote zegoen, baina, jakina, ez nuen aurkitu.

Mila esker handi bat laguntzagatik eta irakastaldiagatik!

"Gertakari infotaula" mezuari erantzun