Topic on Wikipedia:Txokoa

Danwasd (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Aste batzuk daramazkit ContentTranslation-a erabiltzen eta, arratsalde honetatik, ezin dut gehiago erabili, artikulu berria sortze-nahian buklean sartzen baita. Ikusi dut pare bat wikilarik, halere, erraminta erabiltzen ari direla itzulketak egiteko –CC @Lurdeswiki @Wayratuta–; beraz, ez da arazo orokorra baizik eta pertsonala. Norbaitek antzeko arazorik eduki izan badu edo hau nola konpondu baldin badaki, esan dezala mesedez. Eta eskerrik asko, aurretiaz!

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Zoritxarrez ez dakit zergatik izan daitekeen, aipatu duzun bezala ni erreminta erabiltzeko gai izan bainaiz. Dena dela, azkenaldian arazoak eman dizkio hainbat pertsonari, niri barne: artikuluaren zati bat itzuli eta gorde ondoren irekitzen saiatzerakoan ez zen kargatzen. Ez dakit zure arazoa hau den edo buklean geratzen den hasiera-hasieratik. Hau baldin bada, artikulua itzultzen hasi eta gorde beharrean argitaratzea da egin daitekeen gauza bakarra, eta gero gainerakoa itzultzen joan. Content Translation-ekin arazoak izanez gero txoko moduko bat dago, baina bertan galdetuta ere ez nuen erantzunik izan, beraz ezin dezaket gehiago lagundu.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa! Nik arazo berbera izan dut zenbaitetan. Azkena orain dela egun batzuk. Nire ustez, edo niri behintzat, taulak sartzerakoan gertatzen da. Harrezkeroz, Wayratutak erabiltzen duen sistema bera erabiltzen dut; hau da, gauza batzuk itzulita ditudanean argitaratu eta aurrera jarraitu hurrengoekin. Ongi izan.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Niri gaur goizera arte ondo. Orain ez dit funtzionatzen

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Lanean ari naiz, eta arazorik gabe.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)
Itzulpena interfazetik

@Danwasd lagunak esandakoa, beste askok ere ikusi dute eta bug report bat ireki da. https://phabricator.wikimedia.org/T308802 Errorea gertatzen da orri baten interfaze nagusitik eginez gero itzulpen saiakera, hau da, irudi honetako loturatik.

Aldiz, uste dut Berezi:ContentTranslation#draft loturaren bidez egiten baduzu orri/hizkuntza eskaera bat, orduan ondo itzultzen duela.

Danwasd (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denoi, jakin dezazuen arazoa konpontzen den heinean –ez dut ulertzen zergatik batzuei ez dizuen arazorik ematen, baina tira–, hurrengoa da (hemendik aterata):

en to eus bidez egin beharrean, hurrengo estekatik sartzea: Berezi:ContentTranslation; izan ere, dirudienez, arazoa ingeleseko estekan dago eta; hau da, hurrengo honetan: https://en.wikipedia.org/wiki/Special:ContentTranslation –hau da automatikoki kargatu egiten den orria, ingelesezko wikipediatik itzulpena.


tl;dr: @Luistxo-k proposaturikoa da, egun, soluzio bakarra.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

ez da bakarrik ingelesez: es-eu edo ca-eu berdin gertatzen da interfazeko loturatik; kasu horietan Berezi:ContentTranslation loturatik abiatzea da oraingoz konponbidea.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Uste dut menuaren bidezko itzulpena ondo dabilela jada. Ingelesetik zein gaztelaniatik itzulpen parea abiatzen utzi dit neuri behintzat.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Arazoa ez zen ez zuela itzulpena egiten uzten, baizik eta itzupen erdia edo egina zenuenean itxiz gero berriro irekitzerakoan ez zuela kargatzen, edo antzeko zerbait. Hori zen niri bizpahiru bider gertatu zaidana. Dena den, jarraituko dugu adi, eta ikusiko dugu zer gertatzen den. Mila esker, hala ere.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Gaiarekin jarraituz, ikusi dut alemanieratik itzultzerakoan ez dituela erreferentziak hartzen; eskuz sartu behar dira. Nire arazoa izan daiteke?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Erreferentziak erabiltzeko txantiloien arazoa izaten da hori. Ingelesezko aliasak sartuta ditugu euskarazkoan, baina alemanezkoak ez.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Galdera bat. Dagoeneko eginda dagoen artikulu batean, gehikuntza batzuek egin nahi ditut "ContentTranslation"-en bitartez. Jakin nahi dudana zera da: Artikuluan jada sartuta dauden paragrafoak zapalduko ditut edo ez? Hau da, lehen daudenak ezabatu eta nireak agertuko dira? Ez baitut hori egin nahi, paragrafo berriak sartu baizik. Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, zapalduko ditu. Onena da goian artikuluaren izenaren ondoan dagoen botoitxoari ematea (engranaje modukoa dena) eta aukeratzea "zirriborro pertsonala". Horrela ez duzu gordetzen artikulu gisa, baizik eta zure proba orri bat bezala. Hortik kopiatu eta pegatu gero dagokion artikuluan.

"Arazoak ContentTranslation-ekin" mezuari erantzun