Topic on Wikipedia:Txokoa

Xirkan (eztabaidaekarpenak)

Cashew.wheel lankideak eskatu duen bezala Irlandako Errepublika artikulua Irlanda berrizendatu beharko genuke; izan ere, Irlanda eta Eire dira Euskaltzandiak onartutako izenak, eta ez Irlandako Errepublika.[1]

Kontua da dagoeneko Irlanda izeneko artikulu bat dugula, uharteari buruzkoa, hori ere Euskaltzaindiaren arauak segituz egindakoa.[2] Pentsatzen dut birzuzenketak ere izanen direla.

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
  2. 159. araua: Europako toponimia fisikoa. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Ez dut hain argi ikusten. Irlanda artikulua ez da soilik geografikoa, herrialde historiko aipatzen da sarreran (nazio ere esan genezakeen, nire ustez), eta Irlandako Errepublika da... forma instituzional bat, Irlandako Estatu Askea izan zen bezala.

Delako erabiltzailearen ekarpenari dagokionez, izen ofizialari egiten dio erreferentzia, eta ez du beste argudiorik ematen. Eta Wikipediari beste ekarpenik egin ez dion erabiltzaile bat da, gainera. Bere edizio historiala handitzen duenean, pisu gehiagoko iritziak eman ahal izango ditu.

Bestalde, uzatez, Txinarekin gertatzen zaiguna gogoratzen dit. Txina artikulurik ez dugu, beti desbideratzen dugu Txinako Herri Errepublikara, eta ez zait zuzena iruditzen.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikuluen gaineko eztabaidak, mesedez, artikuluaren eztabaidan egin.

"Irlanda" mezuari erantzun