Topic on Wikipedia:Txokoa

Bixintxo (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Asteburuan EHZn pintxatu duen DJ Txako inguruko artikulu bat sortzen nebillen eta informazio gehigarria bildu eta artikulua osatzera itzuli nahizenean artikulua ezabatuta zegoela ikusi dut. Jakin liteke zein izan den horren arrazoia? @Lainobeltz

Mila esker!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Bixintxo:

spam marka jarri diotelako ezabatu dut. Berreskuratu dut. Agian ondo letorke erreferentziaren bat jartzea, artikuluan dioen munduan zehar lan egin eta bira ugari egin ditu artista handiekin bezalako esaldiak egiaztatzeko.

Ondo izan

Bixintxo (eztabaidaekarpenak)

Gabon,

Mila esker, berreskuratu izanagatik. Nire kontu erreferentzia hori zuzentzea eta datu gehigarri batzuk sartzea. Artikulu nahiko sinplea izango den arren interesgarria iruditu zait pertsonaia.


Mila esker eta ondo izan

Kilkerra (eztabaidaekarpenak)

Edit: berant ikusi dut erantzuna zela

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nolanahi ere, kontua da batzuetan autorreferentziak direla eta beste batzuetan egiaztatu gabeko esaldiak. Hemen doa gure politika erreferentzien gainean. Autoren blogak ez dira erreferentzia.

Bixintxo (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Iñaki LL,

Jakin badakit ez direla erreferentziatze egokienak baina DJ Japoniar bati buruzko erreferentzia ugari aurkitzea ere ez da kontu xamurra. Ahal izan ditudan erreferentzia txukunenak erabili ditut. Artikuluaren informazioren bat fidagaitza dela baderitzozu, ez izan zalantzarik aldatu, hobetu, zein ezabatzen. Horretan datza azken finean Wikipediak ez?


Hala ere, eskertzen da erreferentzien politika orrirako lotura.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bixintxo, garbiketa bat egin dut, info gehiena utzi dudan arren. Egiaztapen guztiak nahiko mugakoak dira, DJaren izena aipatzen duten egitarauak eta antzekoak.

Artikuluaren protagonistaren webgunea edo bloga ezin dugu hartu informazioak emateko iturritzat. Are, informazio hori ez da entziklopedikoa, WP ez da zerrenda bat, ezta agenda bat. Beste lankide batzuekiko begirunea ere bada, estandarrak guztientzat berdinak dira. Goraintzi

"DJ Txako-ri buruzko artikulua" mezuari erantzun