Topic on Wikipedia:Txokoa

Euskal Mitologiako pertsonaiak Midjourneyrekin irudikatuta

11
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Katalanen eredu bat jarraituz, ikusi dut posible dela Adimen Artifizialeko irudiak igotzea Commonsera. Beraz euskal mitologiako pertsonaia batzuk sortu ditut eta igo: c:Category:Basque mythology by Midjourney. Niri amaitu zait doako probaldia (egin dezaket beste kontu bat beste korreo batekin, edo ordaindu ere), baina esan nahi dizuet zuek ere egin dezakezuela proba eta saiatu beste batzuk irudikatzen. Oso dibertigarria da, egia esan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hara! Zeren arabera imajinatzen ditu pertsonaiak? Bitxia, gutxiena esateko

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik eskatzen diodanaren arabera. Esaldi bat sartu behar diozu, deskriptiboa, eta orduan sortuko dizu.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Harrigarria

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

zein da prozedura Midjurneyn kontua edukitzeko? Discord kanal batekin bat egin? Ez dut ulertzen

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Bestalde, mitologiarekin erabilpena ulertzen dut, baina... fikzio modernoarekin? Hau da, Albaniaren Konkista filma ilustrtatzeko ez dugu irudirik ze bere kartela copyrightduna da. Orduan... sor dezakegu fan-art estiloko poster bat? edo, Harry Potter sagan agertzen diren objejtu eta izaki asmatuak berregin ditzalegu, adibidez?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit zein den "copyright" egoera kasu horietan. Berez fan-art guztiak copyrightdun obra batean oinarritzen direnez, esango nuke ezin direla igo. Baina eztabaida polita da Commonsen izateko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bestetik, eta honekin garela, orain hilabete batzuk @Errazking aritu zen artikuluetan eduki asko sartzen, baina batzuetan jatorrizko ikerketaren tonoa du. Gainera, askok zuzenketak behar dituzte. Animatzen bazarete, badago hor lana txukun uzteko (orain irudiak ditugula!)

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, ni zuzenketa batzuk egiten aritu nintzen, eta ez ziren gutxi, bizpahiru artikulutan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ondo legoke gai hauek pixka bat hobetzea, besterik ez bada irakurgarritasunean eta aurkezpenean. Ari naiz, baina guztira ezin heldu!

"Euskal Mitologiako pertsonaiak Midjourneyrekin irudikatuta" mezuari erantzun