Topic on Wikipedia:Txokoa

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Bandalismo patruilatzen ari den wikilari batek bandalo aktiboak blokeatzeko eskakizuna non egin galdetu dit. Horretarako leku propiorik ez, eta egokiena txokoan salatzea dela esan diot.

Azken aldian badaude hizkuntz gutxituetan bandalismo ekintzak desegiten dituzten hainbat wikilari aktibo. Hauektako batzuk ordea, edizioak desegin bai, baina ezin dituzte IP bandaloak blokeatu, eta ez dute blokeoak eskatzeko toki propiorik.

Agian bandaloak blokeatzeko eskakizunak egiteko toki propio bat behar genuke, eta erdal hizkuntzetatik bertara heltzeko era erraz bat bilatu. Ez dakit beste hizkuntza batzutan horrelakorik duten/nola egiten duten.

Uste dut komeni litzakeela gure wikipedia "garbi mantentzen" ari diren erabiltzaile horiei gauzak erraztea.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zer izango litzateke, bandalo salaketak jartzeko wp orri bat? euwp adminen orria izango litzateke, nik uste, horiek baitute gaitasuna bandaloak blokeatzeko.

Orria aurkitzen laguntzeko, komeniko litzateke esteka bat Txokotik bertatik.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Unean bertan bandalismoa egiten ari direnak blokeatzeko eskatzeko, batzuetan patruilatzen ari direnek aldaketak desegin ondoren berriro ere bandaloek aldaketak egiten dituztelako. Blokeo azkarrak alperriko lan asko aurrezten du.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Kaixo administratzaile guztiei:

Erabiltzaile anonimo hau (barkatu baina ezin diot lankide deitu) lehenbailehen blokeatzea eskatu nahiko nuke. Bandalizatu besterik ez du egiten. Orain arte egin dituen aldaketa guztiak (emojiak eta zentzurik gabeko testuak) desegin ditut. Eskerrik asko!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Blokeatuta. Eskerrikasko :)

"Bandalo aktiboak blokeatzeko non eskatu" mezuari erantzun