Topic on Wikipedia:Txokoa

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)
Oraina (eztabaidaekarpenak)

Arratsaldeon Eliatxo. Normalean egiten dena zera daː bat aukeratu eta bigarrenarekin osatu. Hori egin eta gero, berbideraketa egiten da bigarren artikuluarekin. Nik egingo dut. Eskerrik asko Eliaǃ

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Eta artikuluak batu ondoren, wikidatan elementu bana badute, ekementuak batu, tresna honekin. Batu ditut, eskerrikasko bioi :)

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, Lainobeltz: Zer da "ekementuak batu", ikasteagatik!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Joxan Garaialde: Pertsona berberaren bi artikulu zeuden, eta bakoitzak wikidatako elementu bat zeukan, beraz Wikidatan ere elementu bi zeuden pertsona berberarenak.

Arnaud-François III.a Maitia artikuluan zegoen edukia Arnauld François Maitie artikulura eraman da, eta Arnaud-François III.a Maitia birzuzenketa moduan gelditu da. Honi artikuluak batzea deitzen diogu.

Elementuak batzea honen baliokidea da, Wikidatan, Arnauld François Maitie artikuluak d:Q23816883 elementua da Wikidatan. Arnaud-François III.a Maitiak, lehen artikulua zenak, Q12254036 elementua zeukan, pertsona berdinaren deskribapen eta propietateekin. Elementuak batzeko tresnarekin goian birzuzenketa bihurtu dugun artikuluaren itema jartzen dut (Q12254036) eta behean artikulua batuaren itema (Q23816883). Azken honetan item bietan zeuden propietateak gelditzen (batzen) dira, eta lehenengoa birzuzenketa gelditzen da.

Espero dut ondo azaldu izana, bestela esan lasai. Ondo izan,

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Bai, ondo azalduta dago. Mila esker. Orain, argipen hori kopiatu, eta nire oharretara eramango dut; horrela, hurrengo batean badakit zer egin behar dudan. Mila esker, berriro @Lainobeltz

"Pertsona baten bi biografia" mezuari erantzun