Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

EWKEren lanei esker 2022tik Commonsen dauden Ruiz de Aldaren ortoargazkiek orri propioa merezi zutela pentsatu dut.

Baina ezin asma nabil, nola egiten daitekeen

1) argazki handi horietako batetik, zati bat atera bakarrik. CropTool ez dabilkit (akaso original handiegiak direlako?)

2) nola sortzen dira interfaze grafikoko lauki horixke adierazgarriak, hala nola Barañain zaharra hemen.

3) ba ote moduren bat, akaso, bi gauzak aldi berean egiteko: markatu lauki horixka, horren mozketa lortu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Mozketa egiteko CropTool erabili behar da, eta nik arazorik gabe egin dut orain mozketa bat (Fitxategi:141 2 5 Julio Ruiz de Aldaren hegaldia (1927-1934) - Barañain (cropped).jpg), ez dakit zein den arazoa.

Lauki horiek argazkiaren azpian dagoen "Oharra gehitu" botoiarekin egiten da. Nik dakidala mundu guztiarentzat dago eskuragarri. Baduzu ere "Add a structured data region" aukera, Barañain Wikidatako elementua gehitzeko aukera ematen dizuna (eta, praktikan, emankorragoa dena bilaketak egiteko).

Eta nik dakidala ezin dira bi gauzak batera egin.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Barañaingo horretan uzten dit "kropeatzen" baina 4.442 × 3.238 pixel da handi, eta aldiz 14.240 × 9.920 pixel diren kasuetan, GALAR eta IBARGOITI agertzen diren irudietan, ezin kropeatu. Hori bai, oharrak gehitu ditut bietan ;-) ze oso gauza interesgarriak daude bi horietan, handik urte gutxira desagertu ziren gatzagak. Structured Data kontuarekin ez dut asmatu, baina beste baterako.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Arrazoi bai! Handiagoak direnetan ez du uzten. Orain tarte bat apurtu zen tresna, eta akaso muga bat jarri dute?

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Bueno, uneko mugak gainditzeko, comparamapas.navarra.es erabil daiteke (estekatua kanpoko loturetan artikuluan): aurkitu zonaldea, aukeratu geruza, eta mapa jaitsi eskumako tresnekin (area zatikatua, edo osoa ortofoto zaharrarekin egin daiteke).

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Agian, ni Ruiz de Aldaren hegaldiko argazkiak (ziur ortoargazkiak direla?) erabiltzen aritu naiz, herri harresituetarako, hegaldietako argazkiak eta LIDAR irudiak erabili ditudalako Wikidatan. Nafarroa Garaiaren kasuan, Nafarroako Datu Espazialen (IDENAren) bisorea erabili du irudiak aukeratu eta jaisteko, eta, kontua da, hegaldi zaharretako argazkietan hobeto ikusi ohi direla egitura asko, gaur egun, landaredia zabalduago dagoelako. Begiratu beharko dut igo ditudanen artean, zeintzuk diren Ruisz de Aldarenak eta datu hori gehitu. Nik Wikipedaitik kanpo moztu ditut, baina area zatikatua oso baliagarria zait.

"Ruiz de Aldaren ortoargazkiak, nola landu" mezuari erantzun