Toreutika

Toreutika metal bigunetan (urrea, zilarra, brontzea) edo bolizko pieza txiki baten gainean egindako erliebezko[1] edozein lana da, positiboa zein negatiboa. Pieza hori, molde, txanpona, domina... izan daiteke. Teknika hori beste teknikekin konbinatu daiteke, esaterako zizelkatzea, damaskinatua, marketeria... Toreutika hitzarekin teknika honen bidez egindako objektuen multzoa ere izendatzen da; adibidez, kultura bateko toreutika, kultura horrek tekenik ahori erabiliz sortutako metalezko objektuen multzoa izango da: islamiar toreutika, greziar toreutika, etab.. Artisaura toreuta izena du.
Metala (bereziki kobrea, brontzea, zilarra eta urrea) hutsunean eta erliebean lantzeko artea da, mailu, zizel, bozel eta burilarekin. Arkeologian garrantzia handia du, garaiak, kulturak eta eraginak definitzen laguntzen duelako. Oso garai zaharretatik erabili izan zen eta toreutica aurki dezakegu kultura askotan: egiptoar, feniziarra, mizenastar, greziarra, etruriarra eta bizantziarea Antzinatean; Eta Antzinate Berantiarrean eta Goi Erdi Aroan: merobingiarra, bisigotikoa, akitaniarra, eta beste. Ondoren ere erabiltzen jarraitu zen: Pizkundean, Barrokoan eta Art Nouveau mugimenduan. Gaur egun oraindik erabiltzen dute artisau metalurgiko modernoek.[1]
Islamiar herrialdeetako toreutika bereziki nabarmena da, eta mende asko dituen tradizio batean oinarritzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Egipton eta Mediterraneo Ekialdeko erresumetan landu zen Brontze Aroan,[2] eta handik zabaldu zen beste lurraldetara eta garaitara.
Antzinako Egipton, toreutika, Antzinako Inperioaren hasieratik praktikatu zen (K. a. 2682 inguru); adibide aipagarriak dira VI. dinastiako faraoien brontze mailukatuko estatuak. Mesopotamiar zibilizazioek zutabez eta atez osatutako metalezko estaldura zaharrak utzi zizkiguten; Kreta eta Mizenaseko Brontze Aroko zibilizazioek brontzea, zilarra eta urrea bozeldu, zizelatutako ontzi ugari utzi zituen.

Italian, teknikak garapen handia izan zuen lehen Burdin Aroan (baxera, objektu ijeztuak); teknika siriar-feniziarreko produktuak, irudiz apaindutako brontzezko eta zilarrezko kopekin eta beste. Horietako anitz esportatu egiten ziren. Baina laster, Grezian, ekialdearen eraginpean (ekialdekotze izena duen prozesua eta garaia artistikoa), metalezko ontzietan lehoi edo grifoen buruak jartzen zituzten teknika mota bat loratu zen (K.a. VII-VI mendeak). Jatorrizko estatuagintzak metalezko xafla zapaldunak (sphyrèlata) erabili zituen, eta V. mendeko koloso krisolefantinoak egitera ere iritsi zen. Brontzezko xaflak, erliebezko eszenekin, hormak, altzariak eta eguneroko erabilerako objektuak estaltzen zituzten.
Etrurian, tailak K.a. VII. mendean izan zituen lehen agerpenak, eta K.a. VI. mendearen azken hamarkadetan lortu zuen goraldirik handiena: mende horretan lortu zuen Etruriaren brontzearen industriak nagusitasunezko posizioa antzinako munduan; altzari batzuek, argimutilek edo ontzi mota batzuek kasu, eskari handia zuten, baina aipatzekoak dira bustoak, maskarak eta gurdien apaingarriak ere. K.a. V. mendean, greziar teknika garatua eguneroko erabilerako objektuen, ontzien eta tresnen ekoizpenean adierazten da bereziki.

Mundu helenistiko erromatarrak testigantza baliotsuak utzi ditu. Enblemata edo crustae, apaingarri moduan egiten ziren (batzuetan soldatuta) edalontzi edo plateretan. Ponpeiak mota guztietako tresnen, edalontzien, armen, gladiadoreen kaskoen eta greben (hankak babesteko metalezko piezak) adibide ugari gorde ditu. Inperioaren garaian urrezko edo zilarrezko busto eta estatua inperialak eta brontzezko apaingarriak sortu ziren. Inperio berantiarrean zilargintzako altxor aberatsak aurkitzen dira, bereziki probintzietan. Bereizgarriak dira missoria (missorium singularrean) delakoak; behe-erliebeko irudikapenak dituzten zilarrezko diskoak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Italieraz) «Torèutica - Significato ed etimologia - Vocabolario» Treccani (kontsulta data: 2026-02-21).
- ↑ Archaeology, Athens University Review Of; Bourogiannis, Giorgos. (2022-01-01). «Beyond Cyprus: Investigating Cypriot Connectivity in the Mediterranean from the Late Bronze Age to the End of the Classical Period» G. Bourogiannis. Ed. 2022. Beyond Cyprus: Investigating Cypriot Connectivity in the Mediterranean from the Late Bronze Age to the End of the Classical Period. AURA Supplement Series 9. Athens: AURA & Kardamitsa doi:. (kontsulta data: 2026-02-21).
- ↑ (Italieraz) «Toreutica - Enciclopedia» Treccani (kontsulta data: 2026-02-21).