Torre delle ore (Lucca)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Torre delle ore (Lucca)
Torre dell'Orologio (Lucca) 01.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaLuccako probintzia
Italiako udalerriLucca
Koordenatuak 43°50′24″N 10°30′0″E
Ondarea
Kontaktua
Helbidea Via Fillungo

Torre delle ore (baita ere Torre dell'Orologio edo Tor dell'òre bertako dialektoan, euskaraz Orduen edo Erlojuaren Dorrea) Lucca hiriko Erdi Aroko dorre ugarien artean altuena da (gaur egunera iraun dutenen artean). Erdi Aroko Toscanan hirietan ugalde ziren dorre altuen adibide bat da. Via Fillungo eta Via dell'Arancio kaleen kantoian kokatzen da, 50 metroko altuerarekin. Barrutik, 207 mailako eskailera dauka, egurrezkoa. 2015. urtetik irekita dago bisitetara.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1390. urtean erabaki zuen Luccako komunak erloju publiko bat izateko dorre hau eraikitzea. Gaur egun duen erlojua 1754. urteko mekanismo bat da, Genevako Louis Simon eta Lucca bertako Sigismondo Caturegli maisuek egina.

Alegia lokala dago Luccan, bertako emakumezko bat, Lucida Mansi, dorrearekin lotu zuena. Mansik deabruari saldu omen zion arima, betiko gazte egoteko, baina trukean 30 urteren buruan arimaz jabetu behar zuen deabruak, elkarren artean hitzartu zutenez. 1623. urteko abuztuaren 23an, 30 urteko epea betetzear zela, dorrera igo zen Mansi erlojua geldiarazteko asmoz, ez zedin epea bete, baina nonbait ez zuen denbora geratzerik lortu eta deabruak arima eraman zion.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]