Tottoriko dunak

Koordenatuak: 35°32′24″N 134°13′39″E / 35.54°N 134.2275°E / 35.54; 134.2275
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tottoriko dunak
Datu orokorrak
MotaDuna
Luzera16 km
Zabalera2,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak35°32′24″N 134°13′39″E / 35.54°N 134.2275°E / 35.54; 134.2275
Honen parte daTop 100 Geological Sites in Japan (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Tottori
Core city of Japan Tottori
Babestutako-eremuaSanin Kaigan Parke Nazionala
Ur-gorputzaJaponiako itsasoa

Tottoriko dunak (japonieraz: 鳥取砂丘 Tottori sakyū?) , Japoniako Tottori hiriaren ondoan dauden hareazko duna ezagunak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanin Kaigan Parke Nazionalaren barnean daude eta Japoniako duna eremu zabal bakarra da, Japoniako itsasoaren kostaldeko 16 kilometro hartzen baititu eta batazbeste 2'4 km-ko zabalera baitu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunak duela 100.000 urte jadanik baziren bertan. Chūgoku mendietako sedimentuak Sendai ibaiak itsasora eraman eta korronte eta haizearen eraginez pilatuz joan dira bertan.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunak kontserbatu nahian landaketak egin ziren Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren. Honetaz gain hainbat hesi eraiki ziren kostaldean dunak tsunamiek harea eramatea ekiditeko.

Turismoaren eragina ere pairatzen hasi dira eta agintariek honen aurrean ere neurriak hartu dituzte. Urtero bi milioi bisitari izaten ditu, gehienak japoniarrak edo Asia ekialdeko herrialdetatik etorritakoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]