Townland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thurles parrokiako 46 townland eremuak, Tipperary konderrian.

Townland, irlanderaz baile fearainn eta Ulsterko eskozieraz toonlann, Irlandako eremu banaketa txiki bat da. Jatorria Irlanda gaelikoan du, normaniar inbasioaren aurretik, horregatik townland gehienek irlanderazko jatorrizko izenak dituzte. Halere, normandiar kolonizazio eta banaketen izenak eta mugak dituzten zenbait townland ere badaude, edota gerora Ordnance Survey Ireland erakundeak sortuak.

1911an populatutako townland kopurua 60.679koa zen, 2014an Irlandako Leku Izenen datubaseak 61.098 zenbatu zituen, populatu gabekoak ere kontuan hartuz, hauetako gehienak uharte txikiak.