Edukira joan

Tradescantia pallida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tradescantia pallida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCommelinales
FamiliaCommelinaceae
LeinuaTradescantieae
GeneroaTradescantia
Espeziea Tradescantia pallida

Katu belarria (Tradescantia pallida) landare belarkara eta hostoiraunkorra da, jatorria Mexiko ekialdekoa eta apaingarri gisa erabiltzen dena. Halaber, katu belarri Tradescantia generoko beste bi espezie izendatzeko erabiltzen da: Tradescantia fluminensis eta Tradescantia zebrina.

Lorea
Fruitu heldugabea.

Hosto luzanga eta puntadunak ditu, 7-15 cm luze, 3 petalo zuriko lore txiki arrosa edo moreak, lorezil horiak. Hostoak moreak izaten dira maiz, edo bariegatuak (kultibar askotan): berdea, zuria eta morea.

Eskualde azpitropikaletan argi betean edo erdi-itzaletan hazten da, 20 eta 40 cm.

Batez ere landare apaingarri bezala hedatu da, lorategietan, bide-ertzetan, estalduran eta (bereziki klima hotzetan) etxeko landarea gisa. Aldaxkatuz erraz ugaltzen da; zurtoinak nabarmenki segmentatuak dira eta sustraiak sarritan pitzaduretan hazten dira. Azkar hazten da, gaixotasunei aurre egiten die eta itzala jasaten du.

Toxikoa ez denez, oro har giza kontsumorako segurutzat jotzen da, baita bazka landare ere, behiak eta txerriak elikatzeko.

Eskualde askotan, espezie honek lorategietatik ihes egin du, batez ere AEBtako hegoaldean, Hego Amerikan eta Australian. Hori dela eta, toki askotan landare inbaditzaileteat jotzen da.

Nomenklatura binomiala:

  • Tradescantia: izen generikoa, Lineok izendatua John Tradescant (1608-1662) naturalistaren omenez, zeinak hainbat amerikar landare Erresuma Batura eraman zituen, Virginiara egindako hiru espedizioren ondoren[1]
  • pallida: latinezko ahula, zurbila, generoko beste landareek lore zuri edo urdin bizia dutelako[2]

Sinonimoak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Calflora
  2. Pallida
  3. Sinonimoak: Catalogue of life [1][Betiko hautsitako esteka]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]