Tragoxka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edalontzi tipikoak.

Tragoxka, trago, zurrut edo hurrupa[1] bolumen txikiko kontsumizio (normalean graduazio handiko edari alkoholdun bat) bat da, kristalezko edalontzi txikietan (gehienez 5 edo 6 cm garai) eta pertsona-taldeetan zerbitzatzen dena. Trago bakar batez irensten da. Ohikoa da postreetan zerbitzatzea (bazkalostean) eta kasu batzuetan jatetxearen eskaintza dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tragoxkak edalontzi txikietan zerbitzatzen dituzte, eta beren ezaugarria trago batean edo bitan erraz samar irensteko gaitasunean oinarritzen da. Bolumena 30 mililitro ingurukoa izaten da. Eduki likidoak graduazio alkoholiko handia izan ohi du eta, batzuetan, nolabaiteko errituala behar izaten dute hartzeko orduan. Pattarrez egiten dira, edo koktel baten osagai berberekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. María Costantino, (2007), El libro de los cócteles 2, Grasindo, 239. orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.