Transavantgarde

Transavantgarde (italieraz: Transavanguardia, euskaraz: «abangoardia haratago») Postmodernitatearen arte-mugimendu italiarra da. Kontzep Achille Bonito Oliva kritikariak margolari talde batentzat sortu zuen, 1979an. Transavantgarde, berez, 80. hamarkadan sortu zen. Kronologikoki Neoespresionismotik gertu dago.
Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauekin batera Jannis Kounellis artista greziarra aipatu izan da.
Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eklektizismo subjektiboa.
- Margolaritzaren lengoaia klasikoaren itzulera.
- Gai mitologikoak: ziklope, minotauro. Gai heroikoak.
- Kromatismo handia, oso espresiboa.
- "Nomadismo"a: artistak erabateko askatasuna du edozein garaiko eraginak erabiltzeko.
- Irudi figuratiboak.
- Gustukoa dute zatikatuak agertzen diren elementuak, esaterako arte-lan zaharren zatiak.
- Haien eragin nagusia Manierismoan, Pizkundean eta Barrokoan dago.
- Ez dute Abangoardia onartzen baina haien elementuak erabiltzen dituzte.
- Artista indibidualistak dira: ez dute gizartea zein artea aldatu nahi.