Ziklope

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziklope
Ezaugarriak
Familia
AitaUrano
AmaGaia

Greziar mitologian, Ziklopeak (antzinako grezieraz: Κύκλωφ Kuklôps, pluralean Κύκλωπες Kyklôpes. Jatorria : κύκλος kuklos, «gurpil», «biribil» eta ὤψ ôps, «begi») erraldoi begibakarren arraza bat ziren.

Bi belaunaldi zeuden:

Lehenak, Urano eta Gaiaren semeak ziren, artisau eta eraikitzaile onak eta erretxinak. Bere itsusitasunagatik, Uranok Tartaroan hertsi zituen. Gaiak askatu eta Kronosekin batera aita menperatu zuten. Gatazka amaitzean, Kronosek, beraien indarraren beldur, berriro espetxeratu zituen. Baina historia berriro errepikatu zen. Kronosen seme Zeusek askatuak, honi lagundu zioten Olinpoko tronua lortzen. Eskerrordain gisa, Zeusi tximistaz egindako lantza bat oparitu zioten, Poseidoni hiruortz bat eta Hadesi ikustezin egiten zuen kasko bat.

Bigarren belaunaldikoak Odiseok irla urrun batean topatu zituenak dira. Abeltzainak eta gizajaleak ziren. Erraldoi hauetako batek Odiseo eta bere gizonak bere kobazuloan espetxeratu zituen, pixkanaka jaten joateko, baina gau hartan bertan Odiseok itsu utzi zuen burdin gori batekin eta gero ihes egin zuten ardi larru batzuekin mozorroturik.

Arreta deitzen du Odiseako pasarte honek eta Euskal mitologiako Tartaloren historiak duten antzekotasunak. Toti Martinez de Lezea idazlearen arabera, posible da garai batean euskal eta greziar marinelek izandako hartu-emanagatik zabaldu izana historia hau.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]