Europako Parlamentua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Europar Batasuna
EU Insignia.svg
Itunak
Erakundeak
Justizia
Bestelakoak
Egoitzak


Europako Legebiltzarraren Estrasburgoko egoitzaren barrualdea.

Europako Parlamentua[1] Europar Batasunaren biltzar parlamentarioa da. Frantziako Estrasburgo hirian kokatua dago. Bozketa unibertsalez hautatzen den nazioz gaindiko munduko legebiltzar bakarra da. 1979an sortu zen, eta, 5 urtetik behin, bozketak dituzte EBko 455 milioi biztanleek, eurodiputatuak aukeratzeko. Eurodiputatuak 9 talde politikotan banatuta daude, botoen arabera.

Europar Kontseiluarekin batera, Europar Batasuneko botere legegilea osatzen du. Nolanahi ere, Europar Legebiltzarrak ez dauka lege-ekimena, Batasuneko herrialdeetako parlamentu gehienez ez bezala. Europar Batasuneko "lehenengo instituzioa" den arren (hitzarmenetan estreinakoz aipatua, eta protokoloan lehentasunezkoa), Kontseiluak botere handiagoa dauka legeak onartzerakoan, hainbat arlo Kontseiluaren eskumenekoak baitira. Parlamentuak, ordea, Batasuneko aurrekontuaren gaineko kontrola dauka, eta Batzordeko komisarioen aukeraketa bertan behera utzi dezake.

Europar Legebiltzarrak bi egoitza ditu biltzeko: Louise Weiss izeneko eraikina Estrasburgon eta Espace Leopold izenekoa Bruselan. Lehenengoa egoitza ofiziala da, eta osoko bilkurak bertan egiten dira. Bigarrena, handiagoa, komiteen eta alderdi politikoen bilkuretarako zein ohiz kanpoko osoko bilkuretarako erabiltzen da. Europar Legebiltzarreko Idazkaritza Luxenburgon dago.

Parlamentuaren logoa


Europar Legebiltzarreko alderdi politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Burua(k) Eurodiputatuak
  EPP-ED Joseph Daul 288 Composition of the European Parliament.svg
PES Martin Schulz 217
ALDE Graham Watson 100
UEN Brian Crowley
Cristiana Muscardini
44
G-EFA Monica Frassoni
Daniel Cohn-Bendit
43
GUE-NGL Francis Wurtz 41
ID Nigel Farage
Kathy Sinnott
22
Bestelakoak 30 Iturria: Europar Legebiltzarra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europako Parlamentua Aldatu lotura Wikidatan
  • Europar Legebiltzarraren webgune ofiziala (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz)